Jaiak hasi aurreko lanak, muntaketa lanetan murgilduta

Bilboko konpartsak Aste Nagusiaren jai eremua eraikitzeko lanak hasi dituzte, txosnen muntaiari ekin diote konpartsen federakundea osatzen duten 28 konpartsek. 40 urteurrenari erreparatu diote konpartsakideek, eta 40 urte hauetako kartelak eskuan zituztela gogora ekarri dute hasierako urtea. Gaur egun sinestezina dirudien arren, duela 40 urte ez zegoen Aste Nagusirik, garai hartan Abuztuan Bilbo utzik geratzen zen.  Aurkezpena keinu hizkuntzan ere egin da, izan ere, aurten ahalegin berezia egingo dute konpartsek eta ikastaroak egin dituzte jai eremura hurbiltzen direnei gutxieneko informazioa keinu hizkuntzan ere eman ahal izateko. Azken 40 urtetako kartelak harro erakutsi dituzte konpartsakideak. Aurkezpenean, hala ere, atzera begira jarri eta gogora ekarri dute Aste Nagusiaren antolaketa ez dela beti samurra izan.  1978an izan zen lehen aste nagusia, jaiak eztanda egin zuen Bizkaiko hiriburuan. Urte honetan ere, 28 konpartsetako 400 pertsonatik gora ibiliko dira lanean Aste Nagusia hasi arteko lanak egiten, urte osoan egindako lanaren jarraipen bezala. Betikoa badirudi ere 1997an entzun zen, lehen aldiz, Edorta Jimenez eta Kepa Junkerak sortutako kantua. Abuztuaren 18tik aurrera bilbotarrak dantzan jarriko dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Nik gozatu, zuk errespetatu, hura zaindu” aldarrikatu dute Bilboko Konpartsek, erasorik gabeko Aste Nagusi baten alde

al. Abu 13 , 2018
Bilboko Konpartsek agerraldia egin dute gaur hedabideen aurrean, eta 2018rako Aste Nagusirako gozamenaren, errespetuaren eta zaintzaren aldeko aldarria egin dute. Txosnagunea argi adierazi dute erasorik gabeko Aste Nagusia nahi dutela, eta “Nik gozatu, zuk errespetatu, hura zaindu” leloa zeraman afixa erraldoia erakutsi dute. Hain zuzen ere, emakumeek askatasun osoz gozatuko […]

Honekin lotuak