Bederatzi egun falta dira Bilboko Aste Nagusia hasteko, eta lehen eguneko protagonistak aurkeztu dira prentsa aurrean. Arriagako balkoitik Saioa Dominguez Aixeberri konpartsako kideak piztuko du suziria Abuztuaren 18an eta Zorion Egileor aktore eta esatariak irakurriko du pregoia, ondoren Mari Jaia etorri eta festa lehertuko da Bilbon. Aurten Aste Nagusiak 40 urte beteko ditu, baina gaurkoan Zorion Egileorrek gogora ekarri duen moduan, historia 1977an hasi zen. Jaia herrikoiak antolatzeko manifestazio deialdia egin zuen irratitik. Jai herrikoen aldeko manifestazioaren sustatzaile izan zen. Deialdi xumea izan behar zuena manifestazio jendetsuan bilakatu zen. Txupinera eta Pregoilaria gogotsu agertu dira, ohore handia eta erantzukizuna izango dela nabarmendu dute. Saioa Dominguez 2018ko Aste Nagusiko txupinera Biokimikan doktorea da eta minbiziaren aurkako ikerketan egiten du lan. 1982an jaiotako bilbotar honek hemezortzi urte daramatza Aixeberri konpartsako kide izaten. Bilboko jai batzorde mistotik bi mezu garbi helarazi dituzte, batetik erasorik gabeko jaiak askeak izateko eta bestetik Txupin garbia. Aurkezpen honetan, lehen aldiz jantzi dituzte Saioa Dominguezek eta Zorion Egileorrek pregoilariaren jantzi tradizionala ,jaka horia eta bi adarreko kapela beltza eta txupinenarena jaka eta txapel gorria, jantzi horiek izango baitira jai-egun guztietan, abuztuaren 18tik 26ra arte, soinean eramango dituztenak.
Honekin lotuak
-
2019/08/24
Algara konpartsa, 25 urte Aste Nagusian
-
2015/08/27
Hiri Krosa Iker Uriguenekin
-
2015/08/27
Pa… Ya konpartsako Nakor eta Karlosekin
-
2023/08/27
Bilbo Hiria irratiko eguna Aste Nagusian