POEMA BAT KANTATU DIZUT: Sabako erregina (Omar Nabarro / Rafa Rueda)

Lauaxetak Artxandatik ikusi nahiago zuen hura, Arestik amorruz madarikatu eta Gandiagak Madrilen deskubrituko zuen hura, alegia, bekatuaren, erdalkeriaren eta zapalketaren hiria, naturaltasun osoan hartzen du Omar Nabarrok espazio poetiko bezala. Sabako erregina, pertsonaia biblikoa, aberatsa, ederra, Salomon errege ahalguztidunaren maitale izan omen zena, autobusaren zain, supermerkatura lanera joateko, kajera lanetara. Kenny G. Makeda da, Sabako erregina, edozein hiritan aurkituko dugun migratzaile afrikarra, baldin eta mediterraneoa bizirik zeharkatzea lortzen badu.

Omar Nabarro ( Edorta Jimenez), Rafa Rueda, Jaime Nieto, Joseba Barrenetxea: Haragizkoa. KAP produkzioak, 2010. (irudia: Joseba Barrenetxea).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar # 260: #EE26

ar. Uzt 31 , 2018
Aste honetan gure denboraldia bukatzen dugu gure lan party famatuena kontatzen, eta hilabete honetan Google-ek eta Europar Batasunak ekarri dizkigun berriak birpasatzen, besteak beste. Azkenik, hurrengo denboraldiaren aurrerapen batzuk emango ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean260.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak