POEMA BAT KANTATU DIZUT: Bultzi leihotik (Xabier Lizardi) / Oi lur, oi lur (Benito Lertxundi)

Poesiaren librotasunaren aldeko borrokak itxura formala hartu izan du maiz, baina formaren ardurapean poesiaren funtzioaren nolakoa dago beti, eta horretan berebiziko garrantzia ukan zuten Xabier Lizardiren jarrerak eta obrak, ingurune hiperpolitizatu batean beti jokatu zuelako poesiaren autonomia begiratzearren. «Lizardi nirea da, nire esku biak, nire poesia eta nire herria nireak diren bezala, gizarteko komunio batean» esan zuen Gabriel Arestik, haren poemek gugan sortzen duten zirrara esplikagaitza esplikatu nahiz: Pentsatuko dut Lizardik urrezko orri bat eskribitu zuela euskal literaturan, guztirik ederrena, guztirik dizdiratsuena. Haren izena munduko abantgoardian aurkitzen da. Oro laño mee batek Benito Lertxundi. Artezi, 1974

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POEMA BAT KANTATU DIZUT: Sabako erregina (Omar Nabarro / Rafa Rueda)

lr. Uzt 28 , 2018
Lauaxetak Artxandatik ikusi nahiago zuen hura, Arestik amorruz madarikatu eta Gandiagak Madrilen deskubrituko zuen hura, alegia, bekatuaren, erdalkeriaren eta zapalketaren hiria, naturaltasun osoan hartzen du Omar Nabarrok espazio poetiko bezala. Sabako erregina, pertsonaia biblikoa, aberatsa, ederra, Salomon errege ahalguztidunaren maitale izan omen zena, autobusaren zain, supermerkatura lanera joateko, kajera lanetara. […]

Honekin lotuak