Marvin Gaye, William Mickey Stevenson and Ivy Jo Hunter, hiruren artean idatzitako kanta dugu Dancing in the Street. Martha and the Vandellas taldeak eman zuen ezagutzera 1964an, arrakasta handiz, eta Motown disko etxearen doinu ezaugarrietakoa bihurtu zen orduz gero. Gure bertsiolariak: The Mamas & the Papas, The Grateful Dead, Phill […]

POTTO saioak ez du etenik, eta gaurko saioan Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak Gabirian jokatutako Osinalde sariketaren 47. edizioa aztertu dute. Txaber Altube abadiñara izan zen garaile eta berarekin batera kantatu dute Aitor Servierrek, Peru Abarrategik, Oier Etxeberriak, Eli Pagolak eta Asier Galartzak. Saio ederra egin zuten seiek eta horren […]

Lur bakarrik dator hodeirekin bidean haserratu delako. Biak oso ezberdinak dira, Lur beti korrika batean etortzen da eta hodei, beti Hodeietan dagoenez, gauzak ikusten, emateko du denbora. Azkenean ezberdinak izateaz gain lagunak direla konturatzen dira https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/28-gaurezdagoeskolarik-maitezaitutiabeti.mp3 Deskargatu hemen.

Apirilaren 1ean bete zen urtebete San Inazioko auzotar talde batek Navarro Villoslada kaleko Eroski zaharra okupatu zuenetik. Errondoko auzo etxea izena jarri diote guneari. Urteurrenaren harira hainbat ekintza antolatu dituzte apirila osoan zehar. Gurekin izan dugu Jone, Errondoko auzo etxeko kidea, ekitaldien beri eman eta errondokori buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180413_Errondoko.mp3 […]

Bederatzi urte dira Deustuko Erriberan Artiatx lantegian Open your ganbara ospatzen dela. Oraingoan sortzaileei zuzendutako Open your sormena jarriko dute martxan, sortzaileei zuzendutako merkatu berezia, hilebeteko bigarren larunbatean ospatuko da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180413_Openyoursormena.mp3 Deskargatu hemen.

Lanaren ekonomia irrati saioa langileen ikuspegi ekonomikoa jorratzeko sortu da, Endika Alabort Amundarain eta  Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariek gidatuta. Langile izatea ekonomia ikusteko era bat da, gehiengo zapalduaren ikuspegia. Sarritan botere arrotzaren eta Kapitalaren ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre egiteko arituko dira Endika eta Jon […]

Bilboko auzo elkarteen federazioak Apirilaren 28rako Manifestazioa deitu du, “Kalea ez da isilduko” lelopean. Auzo elkarteak prekarietatea, pobrezia, espazio publikoaren pribatizazioa eta parte hartzearen murrizketaren aurka kalera aterako dira. Elkarteek argi dute beste hiri eredu bat posible dela. Azken hilabeteetan protestaren inguruko lanketa egiten ari dira eta dagoeneko ehun elkarte […]