Urrezko Hirukia Dimension publizitate agentziak jaso du EHGAMen eskutik

Urtero EHGAMek ematen dituen Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak eman ditu  LGTB+ Harrotasunaren egunarekin bat eginez. Urrezko Hirukia Dimension publizitate agentzia donostiarrak jaso du,  hainbat kanpaina asmatu izanagatik, euskal gizartearen askotarikotasuna islatzen den, baita esparru afektibo sexualean. Maite Anasagastik jaso du saria, pozez. Trapuzko Espartina saria   aldiz Espainiar judikatura eta elizari; modu berezian Francisco Cobo, Raquel Fernandina eta Ricardo Gonzalez epaileei, eta José Ignacio Munilla apezpikuari, hala nola Adingabeen Fiskaltzari eman diote. Imanol Alvarez izan dugu saioan, bestetik Ekai gaztearen familiari aipamen berezia egin diote, Chrysallis elkarteko kideak bertan zirela.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Kolonbiako hauteskundeen osteko egoera, Tania Fernandezi eginiko elkarrizketa besteak beste Argia astekarian

og. Eka 28 , 2018
Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariak. Azaletik abiatu dugu errepasoa, “Hilko gaituen gerrarik ez, zapalduko gaituen bakerik ez”,  Ander Perezek Kolonbiako hauteskundeen osteko egoeraz egin duen erreportajeari eraman dute azalera. Afganistango 40 urteko gerra amaiezinak 10 eguneko bake aldi bitxia ezagutu du ekainean eta horren erreportajea idatzi […]

Honekin lotuak