Elkartasuna nagusi azken egunetan Bilbora heldu diren migratzaileentzat, bidean edo trantsituan dauden pertsonekin. Ongi etorri errefuxiatuak Instituzioen erantzun eza salatu dute sare sozialetan, eta antolatu eta migratzaileei lo egiteko lekua eta jana banatzen dihardute egun hauetan. Azken asteetan gora egin du bidean dabiltzan migratzaileen kopurua gurean eta aurreko astetik talde handiagoak iritsi dira gurera. Orain 60 pertsonako taldea dago gurean eta Ongi etorri errefuxiatuak taldea bertan jana eta loa izan dezaten antolatzen ari da, sare sozialen bitartez herritarrei jana eta arropa eskatu die. Gurutze Gorria ere lan horretan kolaboratzen ari da. Esan bezala, sare sozialen bitartez atzo Ongi etorri errefuxiatuak plataformak Instituzioen erantzun eza salatu zuten.
Gaur goizean bertan ere aipatu dute materiala jasotzen ari direla, arropa, zapatak… eta jana, ura, fruitu lehorrak, latak… Bilketa Pablo Picasso kaleko 2. zenbakian egiten ari dira.
Deskargatu hemen.
Egoera ikusita Ongi Etorri errefuxiatuak taldeak protesta deitu du, bihar eta etzirako, ” Bilbo harrera hiria? Baliabideak orain!” lelopean.