Tabernaria bakarrizketaz Mikel Martinezekin

Tabernariak bere ohiko bezeroak biltzen ditu, kaña bat ondo botatzeko instrukzioak emateko aitzakiarekin. Mikel Martinez aktorearen hitzetan hainbat gai eta istorio ekarriko dizkigu.  Tabernaria bakarrizketa Patxo Telleriak idatzi eta zuzendu du eta, Mikel Martinezek aktore lanak egiten ditu. Baina bakarrizketa aurrera joan ahala, gure tabernariak beste kontu batzuetaz hitz egingo digu, bere beldurrez eta desirez, zein beste gai sozial batzuetaz. Forma aldetik ere berezia den antzezlan labur honek 30 minutuko iraupena du. Tabernaria Mikel Martinez izan dugu bide lagun eta kaña bat ondo botatzeko eta bakarrizketa Eder bat gozatzeko aholkuak eskaini dizkigu.

Udan hiru emanaldi izango dituzte: Uztailaren 7an, Gorlizko Dastatuarte jaialdiaren baitan, Jubilatuen Etxean arratsaldeko 19.00etan; uztailaren 15ean, igandearekin, Larrabasterrako Plaza Beltza tabernan, 19.00etan; abuztuaren 29, asteazkenarekin, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltzan, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 18:00etan. Gabriel Aresti euskaltegiak antolatua.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Elkartasun herritarra Bilbora iristen ari diren migratzaileentzat

ar. Uzt 3 , 2018
Elkartasuna nagusi azken egunetan Bilbora heldu diren migratzaileentzat,  bidean edo trantsituan dauden pertsonekin. Ongi etorri errefuxiatuak Instituzioen erantzun eza salatu dute sare sozialetan, eta antolatu eta migratzaileei lo egiteko lekua eta jana banatzen dihardute egun hauetan. Azken asteetan gora egin du bidean dabiltzan migratzaileen kopurua gurean eta aurreko astetik talde […]

Honekin lotuak