Kolonbiako hauteskundeen osteko egoera, Tania Fernandezi eginiko elkarrizketa besteak beste Argia astekarian

Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariak. Azaletik abiatu dugu errepasoa, “Hilko gaituen gerrarik ez, zapalduko gaituen bakerik ez”,  Ander Perezek Kolonbiako hauteskundeen osteko egoeraz egin duen erreportajeari eraman dute azalera. Afganistango 40 urteko gerra amaiezinak 10 eguneko bake aldi bitxia ezagutu du ekainean eta horren erreportajea idatzi du Peio Zubiriak. Bukatzeko Tania Fernandez Portugaleri eginiko elkarrizketa ekarri dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Jorja Garralda, Kataluniatik eta Euskal Herrira, senez

og. Eka 28 , 2018
Seny esaten dabe katalanez. Guk sena. Jorja hamalau urtez hasi zen euskara ikasten Bartzelonan bizi zela eta hamabost urterekin lehenengoz Euskal Herrira etorri 1970ean, euskara praktikatzen, hain gogoz harrapatu zuen kontuak! Eta hamazazpi urterekin, lagunak eta maitasuna tarteko, bertara mudatu zen. Pasadizo ugari bizi izandakoa Jorja, elkarrizketak ere toki askotara […]

Honekin lotuak