Aritz Ipiña izan da Ibaizabal saioan, historian doktorea da, frankismoaren errepresioa ikertu du, eta tesia hiru argitalpenetan argitaratuko da. Dagoneko esku artean badu lehena “ La depuración y represion franquista de las enpleadas y empleados del ayuntamiento de bilbao”. 1936tik 1976ra Bilboko udal langileekin eginiko garbiketaren inguruko ikerketa egin du. […]
Aste honetan Googleri ezarritako isun historikoa aztertu dugu, Appleren iPhone-a atera zeneko hamargarren urteurrena dela gogoratu dugu, ordainduzko telebistaren eskaintza berriak aipatu ditugu eta Europan 5G teknologia bere lehenengo urratsak ematen ari dela aurreratu dugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin jorratzen dituena. […]
Jose Angel Irigaray euskal kulturgintzaren transmisio gradu-ondoan izan da, medikua, idazlea eta poeta da. Kulturgintzan betidanik murgildua, hainbat ekimen eta elkarteren sustatzaile eta partaide izan da Ez Dok Amairu, Aranzadi, Nafarroako Ikastolak, Bilboko Kafe Antzokia, Oteiza Fundazioa… Sorkuntzari dagokionez, literatura da bere eremu nagusia: saiakera,narrazioa eta bereziki poesia. Transmisioaren garrantziaz […]
Norvegiako A-ha taldearen arrakasta handia izan zen Take On Me abestia. Taldeak grabatutako hirugarren bertsioa izan zen hit handia, 80ko hamarkadako synth-pop edo technopop musika estiloaren erakusgarria. Gaurko bertsiolarien artean Cap’n Jazz, Vision Divine, Reel Big Fish, Mago de Oz eta Annie B Sweet izango ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-040-Take_on_me.mp3 Deskargatu hemen.
Azpiazu, Garay, Leicea, Lecuona, Mendive, Munguía, Ochoa eta Portuondo. Deitura sorta hori entzunda, gaurkoan Euskal Herriko musikari batzuez jardun nahi dugula lirudike, baina, deituraz gain, haien ponte izena ere esanez gero, gauzak berehalakoan argituko lirateke, musikari horiek Don Azpiazu, Sindo Garay, Calixto Leicea, Ernestina eta Ernesto Lecuona, Kiko Mendive, Juan […]
Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendaria izan da euskal kulturgintzaren transmisioa graduondoan. Duela 61 urte sortu zen Jakin aldizkaria, 1956an Arantzazun eginiko bilera batean sortu zen Jakin aldizkaria .Gaur egun auzi berdinak ditugu baina galderak aldatu dira. Begirada konplexua. Lehenengo Jakin aldizkariko editorialean argi utzi zuten euskara kultur hizkuntza bilakatu behar […]
Iraganaren azterketak, gure historia ez ezik, oraingo denbora ere hobeto ulertzen laguntzen digu. Antropologiak eta biologiak denbora dezente daramate langintza horretan, egungo gizakiok antzinako gizakiekiko ditugun lotura eta harremanak agerian utzi nahian. Berrikitan, antzinako DNAren azterketak argitara ekarri ditu antropologoentzat gaurdaino zeharo ilunak ziren eremuak. Ikertzaileek berek diotenez, antzinako DNAren […]
ELA, LAB eta UGTren buruek agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarraren adierazpena babesten dutela jakinarazteko. CCOOk ez du ekitaldian parte hartu , nahi eta agiriaren edukiarekin bat egin. Ohar baten bidez sindikatuak sindikatuak adostasuna du agirian agertzen diren edukiekin. ELA, LAB, UGT, ESK, EHNE, Hiru eta Etxaldek babesa agertu diote Eusko […]
Bizkaiko zahar-etxeetako langileek manifestazio berri bat egin dute Bilbon. Oraingo honetan ELAko ehunka ordezkariren babesa jaso dute. Lan gatazka 16 hilabete luzatu da eta dagoeneko 210 egun daramatzate greban. Atzo manifestazioan osen aldarrikatu zuten lan-gatazka arrunt baten mugak gainditu dituela protestak, eta begi bistan dagoela gizarte eta genero arloko gatazka […]
Gaurko Piperpolis saioan Egile eskubideak eta jabetza intelektuala izango dugu hizpide. Aurreko astean Consonni ekoizpen etxeak Azkuna Zentroan antolatutako irrati saioa izango dugu entzungai. Jabetza intelektualari eta praktika artistikoei buruz. Saioa Alicia San Juan esatariak gidatuko du, Alberto de la Hozekin batera alde teknikoan. Leire Palaciosek ahotsa jarriko die publikoak planteatutako galdera eta […]
