Bihar, Munduko Arrozen XIV. edizioa ospatuko da San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. Mundu osoko zaporeak bilduko dituen ekitaldia indartsu dator aurten ere. Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saioa eskainiko du 12etatik 14etara. Mariaren Bihotza plazatik zuzeneko saioan hainbat lagunen izango dira. Bilbo zaharra, san Frantsisko eta Zabalako taldeen koordinakundea antolatzen […]

Asteburuan Lekornen ospatuko da EHZ festibalaren edizio berria. Bertatik jaialdiaren berri eman digu Ekhi Erremundigi kolaboratzaileak.  EHZ festibalaren 22. edizioa asteburu honetan izango da Lekonen . Betiko lez, estilo guzietako kontzertuak eta ikusgarriak antolatu dira, eta oholtzatik hainbat talde pasatuko dira, horien artean, Gatibu, Zea Mays, PILT, Frikun, Huntza, Kuartz, […]

Argia astekariak dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitzek. Azaletik abitu dugu errepasoa, erreportaje nagusia moda jasangarriaren ingurukoa da. Nola jantzi inor zapaldu gabe, horren erantzuna bilatzeko Euskal Herriko hiru adibide ekarri dituzte, bestetik etiketa atzean daudena aztertu dituzte. Bestetik Martin Goitiandia elkarrizketatu dute. Pintaketak egiten ari zela trenak harrapatu eta […]

Gaurkoan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialarien azken tartea izan da, ikasturte osoan zehar lanaren ekonomia izan dute hizpide. 30 saio egin dituzte. Lana ardatz izan dute. Lanaren ekonomia langileen ikuspegitik jorratutako ekonomia da. Ikuspegi kritikoa izan dute, langileen onurarako beste eredu ekonomikorako bidean. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170629_hiz_JonBernat_Endika.mp3 Deskargatu hemen.

Osasuna eta hizkuntza ikastaroaren bigarren eguna izan dugu gaur EHUren Abandoibarrako paraninfoan. Egun honetako egitaraua atzerriko ordezkariekin osatu dugu. Lehenengo Jaime Altuna eta Itxaso Etxebarriak Euscampus ekimena azaldu digu. CAF eta Tecnalia dira Euskampus fundazioaren  bultzatzaileen artean daude. Bidaiari programaren xehetasunak ekarri dizkigute. Trenetako teknologiak aztertu dituzte, Euskotrenek bidaiariei eskaintzen […]

Argitaratu berri du Jon Maiak “Berriak jaio ginen” liburu autobiografikoa,  bertan bizipen pertsonaletatik abiatuta hainbat gaien inguruan dihardu bertsoa, bertsolaritza, hizkuntza, belaunaldi batek bizitakoa, sormena, plaza, kantuak, Euskal Herria …. 1987tik 1997ra bitarteko kronika pertsonala egin du, hari pertsonala jarraituz hausnarketak tartekatu ditu. Aurreko astean Kafe Antzokian aurkeztu zuen liburua, […]

1

EHUko udako ikastaroen barruan Osasuna eta hizkuntza jardunaldiak egiten ari dira ekainaren 27 eta 28an. Bi egunotan zehar Bizkaia aretoan hainbat adituk hizkuntza eta osasunaren ingurua jardungo dute. Bilbo Hiria irratiak jarraipen berezia egin du jardunaldien inguruan. Osasun alorrean  hizkuntzaren diagnostikoa eta tratamendua egiteko aukera emango digute jardunaldiek. Osasun arretak, […]

Bihar eta etzi Bilbon “Osasuna eta Hizkuntza” jardunaldien jarraipen berezia egingo dugu. Goizeko 9:30ean abiatu eta eguerdia bitarte jardunaldian parte hartzen dutenen ikerlari eta profesionalen hitzak batuko ditugu Bizkaia aretotik. Osasun alorrean hizkuntzaren diagnostiko eta tratamendua egiteko aukera emango digute jardunaldiek. Eremu elebidunetan, kalitatean oinarrizkoak diren onargarritasunean, irisgarritasunean eta ekitatean […]