Osakidetzako medikuen pareko soldatak nahi dituzte auzi medikuek, eta halaxe eskatu izan diote Jaurlaritzako Justizia Sailari urteetan. Iaz greba ere egin zuten Euskalplataformak deituta, eta, horren karietara, Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamen bat onartu zuen Jaurlaritzari exijituz auzi medikuen eskaerak bete eta gatazkari amaiera emateko. Lab sindikatu Lorenak gatazkaren nondik […]

Deusto Barria igogailuaren eraikuntza dela-eta, Udalak Arangoitira igotzen den A-6 bus linearen prezioaren igoera iragarri du 2018rako. Horren aurrean, Bihotzaran Arangoitiko auzo-elkartetik salatu dute gaur egungo igogailuaren proiektuak ez duela bizilagunen parte-hartzea izan, eta Arangoitiko eremu garaienean bizi direnen bizilagunentzako eta irisgarritasun arazoak ez dutenentzako lagunei besterik ez diela mesederik […]

Kultura eta ekonomia aztertu ditugu euskal kulturgintzaren transmisioa gradu-ondoan.  Herri onen eraikuntza ekonomiaren ikuspegitik aztertu dugu. Gaurko saioan Xabier Alkorta izan dugu bide lagun. 1949an Donostiako familia euskaldun xume batean jaiotakoa. Ibilbide luzea egin du Xabier Alkortak. 1967an Donostiako Udal Kutxan sartu zenetik, Kutxan garatu du bere ibilbide profesionala. Bertan […]

Hormak haustuz, elkarguneak eraikiz lelopean larunbat eta igandean Munduko Jendean jaialdia ospatuko da Bilboko Areatzan. Bi egunetan zehar musika, dantza, tailerrak, kultur aniztasuna, gastronomia… denetarik izango da antolatutako espazio ezberdinetan. Jaialdia iragartzeko lehiaketa egin dute eta irabazlea June Taboada izan da. Gurean izan da, “Bilbo mugarik gabe” gai hartuta jaialdirako […]

Virginie Despentes idazle eta feminista frantziarrak King Kong Théorie saiakera autobiografikoan gizarte heteropatriarkala astintzen du, baita feminismoaz gogoeta interesgarriak egin ere. 2006an atera zuen saiakera frantsesez eta hiru argitaraldi izan zituen. Saiakera euskaraz Elkar argitaletxeak atera du Eskafandra bilduman eta Itziar Diaz de Ultzurrunek itzuli du.Saioan bide lagun izan dugu.  […]

Lau euskal musikarirekin batu da Topatu eta klitto agerkaria emakumeek eszenan dituzten zailtasun eta aukerez berba egiteko. Gaurkoan dokumentala eta emakumeen presentzia oholtzan aztertu dugu Izaro Andres musikaria eta Ane Iruretagoiena kazetariarekin. Euskal musika eszenaz, inertziez, erronkez, zailtasunez eta aukerez aritu dira dokumentalean,  Izaro Andres Zelaieta (Izaro), Ane Bastida Saiz […]

Aste honetan, roamingaren bukaera ospatu dugu, epaitegiek agindutako zenbait webguneren itxierei buruz eztabaidatu dugu eta Nintendo E3an aurkeztu dituen bideojokoei buruz mintzatu gara. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren berriak umorearekin jorratzen dituena. http://sareanzehar.euskadigital.net/media/sarean227.mp3 Deskargatu hemen.

Zorrotz begiratzen eta aztertzen ditu hedabideak Maria Gonsalez Gorosarrik , EHUko irakasleak. Hedabideetako titularrak aztertzen ditu jakiteko nola tratatzen dituen emakumean gaur eguneko kazetariak. Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka ze ideologia mota dagoen.  Gaurko saioan errepasoa egoera konkretu batean entzundakoaren harira abiatu dugu, trenean Zornotzarako bidean  trenean Bilboko parranda horretan prostitutak […]

Urriaren batean erreferenduma egingo dute Katalunian. Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa? Galderari erantzun beharko diote herritarrak, baina data hori  baino lehen korapilo asko askatu beharko dituzte, tenperatura altuak meteorologiari dagokionez baita ere politika kontuetan. Zalantza asko daude argitzeko,esaterako, gobernuak datorren urriaren 1erako iragarritako galdeketa atontzen laguntzen duten […]