NORBAIT HIL DA HEMEN: 37

Aste honetan BARRRK taldeko Ruben eta Josu izan ditugu gurekin. Zakurren soinutik datorren izena dute eta animalia hauek bezain jator etorri dira irratira. Pixka bat denetarik irten da elkarrizketan, eta aurreko saioetan hasitako galdera zerrendarekin jarraitu dugu, giro onean. Musika zerrenda ederra sortu da gainera, etorri ezin izan diren taldekideen gomendioekin batera. Haien lehenengo diskoa atera dute aurten eta aurrera begira kontzertu asko opa dizkiegu, bertan ikusiko dugu elkar.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Jone Laspiur Aizu! aldizkarian

az. Aza 12 , 2025
Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon, Jone Laspiur aktore eta musikaria izan dute protegonista azalean. Besteak beste, euskal zinemaren garai oparoaz, egindako azken lanaz, Karmelez, eta egindako filmez aritu da. Laburrean, Xanti Agirrezabala elkarrizketatu dute; aktore eta sortzailea. Oro har, estreinatuko […]

Honekin lotuak