BEHIALAKO EGUN BATEZ: Dolores Ibarruri, “Pasionaria” hil zen

Gaurkoa bezalako egun batean Dolores Ibarruri hil zen. Bizkaiko meategietan sortutako aitzindari komunista historikoa izan zen Ibarruri, bere berbaldi sutsuengatik Pasionaria ezizena hartu eta horrekin egin zen ezaguna. Gallartan 1895eko abenduaren 9an sortu eta Madrilen zendu zen, 1989ko azaroaren 12an, 94 urte betetzear zituela. Bitartean, gaztaro militantea, 1936ko gerra zibila, erbestea Sobiet Batasunean eta PCE alderdi barruko gorabeherak igaro ziren bere bizitzatik.

Deskargatu hemen.

One thought on “BEHIALAKO EGUN BATEZ: Dolores Ibarruri, “Pasionaria” hil zen

  1. “Pasionaria” deitxen zan Dolores Ibarruri, ezagunak zirelako berak Deustuko orduko monja pasiotarren komentura egin bizitak bere bokaziinoa dendatzen. Ez zan eldu monja pasionista izateko asmoa, baina “Pasionaria” izenaz gelditu zan. Neure aitari ere “Abade” deiten zioten askok, naiz bederatzigarren kursoan abade ikasketak itzi eta ezkondu zenarren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HAUXE GURE LURRA: Mike Davis

al. Aza 13 , 2023
Gaurkoan Mike Davis soziologoa ekarri digu hizpidera Josu Larrinagak. Kalifornian sortutako urbanista eta ezkerreko ekintzailea izan zen, soziologiaren ikuspuntutik urbanismoa ikertu zuena. Davisek 20 liburu baino gehiago idatzi zituen: City of Quartz (Kuartzozko hiria), Planet of Slums (Mundua Txabolategi), Ecology of Fear (Izuaren Ekologia), The Monster at Our Door: The […]

Honekin lotuak