“Gaua” filma azaroaren 14an estrenatuko da zine aretoetan

Gaua, Paul Urkijo zinema zuzendari gasteiztarraren hirugarren film luzea Azaroaren 14an iritsiko da aretoetara. Aurretik Fant jaialdiak emanaldi berezia antolatu du azaroaren 12rako. Urkijoren aurreko lanen antzera -Errementari (2017) eta Irati (2022)- fantasia eta errealitate historikoa uztartzen ditu Gaua filmak ere. Oraingo honetan, XVII. mendean girotutako euskal mitologiaren gauaren munduan murgildu da zuzendaria, izakien mundu mitologikoari eta euskal sinesmenen iruditeriari protagonismoa emanez. Misterioz, emozioz eta epikaz betetako unibertsoa eratu du Urkijok lan berrian. Gurean izan ditugu Paul Urkijo zuzendaria eta Iñake Irastorza eta Yune Nogeiras aktoreak.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #404: [Interesen arteko soka ahulean]

al. Aza 10 , 2025
Aste honetan hiru gai nagusitan zentratuko dugu programa. Lehenengoa OpenAI da, azkenean irabazi asmorik gabeko erakundea izateari utzi eta enpresa pribatua izango dena. Bigarrenik, Chat Control 2.0-ri buruz hitz egiten jarraituko dugu, eta azpimarratuko dugu Danimarkak baztertu egin duela mezularitzako aplikazioen enkriptazioarekin amaitzeko proposamena. Halaber, Italiak adinari buruzko egiaztapena eskatuko […]
404

Honekin lotuak