Aurkezpen gutxi behar dute jada gure protagonistek, larunbatean Arriagako balkoian lehenengoz ikusi genituen euren soineko eta txapel bereziekin, eta jada badakigu Aste Nagusi honetako Txupinera eta Pregoilaria direla, hurrenez hurren, Olatz Agirre Txori Barrote konpartsako kidea eta Francis Diez Doctor Deseo taldeko kantaria. Ibilbide luzeko musikaria da Diez: 1986an sortu zen Doctor Deseo, eta Diez ordutik dabil taldean. Musikaria hiriko Uribarri auzoan jaio zen, eta pregoian hori argi eta gabi utzi zuen, bilbotar «peto-petotzat» dauka bere burua, eta Aste Nagusiaren zale amorratua da. Olatz Agirre, Santutxu auzoan sortua; delineatzailea da ogibidez, eta eskulanak, sukaldaritza eta baratzezaintza gustuko ditu. Hamazazpi urte daramatza konpartsakide moduan.
Deskargatu hemen.

