2023. urteko amaieran Bilboko Udaleko Berdintasun Sailak Koloretxe Elkarte Feministarekin elkar lanerako hitzarmena abiatu zuen. Ondorioz, 2024an Koloretxek 55.000 euro kudeatu du Bilbotarron diru publikotik gure auzoetan emakumeok bizi dugun desberdintasun egoerari aurre egiteko. Lana Itzela izan da, baita emaitzak ere. Egun, Koloretxe erreferentea da auzoan. 2025ean Berdintasun sailak oraindik […]
Urtzi Iza ezin zen lehenengotariko gonbidatu bat izan gabe gelditu. Elkarrekin egon garen saio honetan pixka bat denetarik sartu dugu. Alde batetik, berarekin lan egin duten talde batzuei buruz ibili gara hizketan, eta bestetik, gu bion aparteko beste kontu batzuetaz. Bitartean gai interesgarriak atera dira eta lasai asko luzatu gara haietan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250129_NorbaitHildaHemen_10.mp3 […]
Aitor Urkizak eta Iker Alvarezek osatzen dute Harribitxi taldea. Musika tradizionala oinarri duen taldea da, txistua instrumentu nagusia izanik. Nahiz eta bestelako instrumentuak ere jotzen duten bien artean. Orotara zazpi instrumentuOhiko lan egiteko modua eta melodiak aldatu, eta gaurkotasuna eta tradizioa uztartu nahi izan ditu Harribitxi taldeak. Iker Alvarez (Barakaldo, […]
Adin txikiko transexualen familiek ekitaldi xume batekin ospatuko dute euren errealitatea ikusarazten emandako hamarkada. Naizen sariak emango dizkiete Kattalingune eta Harrotuko langileei eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. Ekitaldian, maiatzean Bilbon izango den Nazioarteko Biltzarra aurkeztuko dute. Bertan bilduko dira hainbat herrialdetan haur eta gazte transen inguruan ikertzen eta lanean […]
Iñigo Cabacas Herri Harmaila taldea eta Athleticen arteko harremana nahaspilatuta dago azkenaldian. Iñigorekin Iñigo Cabacas Herri Harmailako kidearekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur. Jazarpena duela urteetatik dagoela argi adierazi digu, baina gaineratu du jazarpen hori duela urte eta erdi inguru areagotu egin dela. Jasotako isunek maila ekonomikoaz aparte, maila […]
Asteon Hil Argi elkartzea ezagutu dugu eta elkarteko kide den Amaiarekin aritu gara solasean. Hil Argi elkartea heriotzaren ezagutza zabaltzeko helburua duen elkartea da. Heriotzaren inguruan, maila guztietan, dagoen tabua apurtu eta gai honetan herritarrak ahalduntzen lagundu nahi dugu. Elkartean hainbat ekimen ditu eskuartean, besteak beste, Gehiago Gara egitasmoa, hiltzear […]
Asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Planik gabe geratzea ez da aukera, animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250131_ageda_unairen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Azaletik abiatuko dugu errepasoa eta bertan gizon baten aurpegia ikus dezakegu eta lerroburu hau irakurri, “Palestinako erresistentziaren oinarria Laborariak Lekukotasunak jaso dituzue lurralde okupatuetatik”. Arrantzari buruzko ikerketa bat. Arrantza handiak txikia jaten du; nobedaderik ez. Baina datu askorekin dator txosten bat. Sarah Babiker kazetaria da, El Salto-n ibilia orain arte, […]
Kamikaz Kolektiboak hamar urte bete ditu eta “Renata” komedia distopikoarekin ospatuko dute urteurrena larunbatean Durangoko San Agustin kulturgunean. Iraia Elias kolektiboko kidearekin egon gara solasean. Antzezlanak bizitzari zentzua bilatzearen bidaiaz hitz egiten du; hau da, heriotza ere presente izango du antzezlanak. Iraiak kontatu digu oholtzan lau aktore egongo direla taulagainean: […]
Garai batean energia nuklearraren eta energia-iturri fosil kutsagarrien alternatiba garbi eta ekologikotzat hartzen zen energia eolikoa. Egun, aldiz, gero eta eskualde gehiagotan ikusten ditugu parke eolikoen errefusa aldarrikatzen duten mugimenduak. Haize errota gero eta handiagoak daude gure mendietan, gero eta eragin handiagoa duten parkeetan eta, beraz, naturguneak gehiago suntsitzen dituzten […]
