Getxophoto jaialdiak maiatzaren 29tik ekainaren 22ra ospatuko da. Urtero legez gai baten bueltan hamaika proposamen izango dira. Lehenengo PAUSA sakatu zuen, gero PLAY, eta orain REC botoiari emango diote. Record hitz ingelesaren laburdura hau, grabatu esan nahi duena, horren bueltan harituko da aurtengo getxophoto.
Argiaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, ohikoa den moduan hiru gai ekarri dizkigu. Azalean Pantailaldiari buruzkoak. Euskaraldia hasi bitartean (maiatzak 15), euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa bultzatzeko kanpainan ari dira Pantailak Euskaraz eta hainbat eragile. Gaiari begira jarri dira. Carme Puig elkarrizketatu dute, frankismoak garrotez hildako azkenaren (Salvador Puig) arreba. Bukatzeko Jon […]