Andrés Isasi Linares konpositorea gaur hizpide. XX. mendearen hasierako konpositore euskalduna, bere garaian onarpen eta ospe nahikoa izan zuena, bai estatuan eta bai atzerrian ere, baina orain nahiko ahaztua dagoena. Ez da batere ezaguna publiko orokorraren artean eta ez da ia ezer jotzen. Getxoko musika-eskolak izena bere omenez darama. Bere estiloa post-erromantizismoaren barruan sar daiteke, izan ere Wagnerrek hartutako ildoa jarraitzen du batez ere harmonia eta orkestraren trataeran. Bere estiloa, lehen esan bezala, nahiko alemaniarra zen, izan ere 19 urterekin Berlinera joan zen konposizioa E. Humperdinck-ekin (Wagnerrekin lan egin zuen) eta pianoa K. Kämpf-ekin ikastera, han 1914ra arte geratuz, Lehen Mundu Guda hasi zenera arte. Horregatik, atzerrian ezagunak eta kontaktuak izanda bere obra asko Alemanian, Hungarian edo Suedian estreinatu egin ziren, gaur egun atzerrian hemen baino ospe handiagoa duelarik.
Deskargatu hemen.

