Bilboko Konpartsak, Gasteizko Txosnak eta Donostiako Piratak ordezkatzen dituztenek agerraldia egin dute alarma-mezu bat zabaltzeko: jaiak ezagutzen ditugun moduan desagertzeko arriskuan daude. Txosnak eta herri-jaiak defendatzeko maiatzaren 31n, 11:30ean, Bilboko Miribillako anfiteatroan ekitaldi handi baterako deia egin dute. Itotzearen sentsatzioa errepikatu dute, izan ere, denborak aurrera egin ahala jai herrikoiak antolatzeko exijentziak areagotu dira eta zailtasunak gero eta ugariagoak dira.
Deskargatu hemen.

