Geologiaz, arroka motez eta arroka sedimentarioek ematen diguten informazioez jardun dugu Xabier Murelaga geologo eta paleontologoarekin. Bere ikerlari sena irudimenak noraino bultzatu zuen kontatu digu eta irudimenaren garrantziaz jardun dugu, izan ere, paleontologoek antzinako egoerak irudikatu behar dituzte, detektibeak balira bezala. Baina irudimena bakarrik ez da nahikoa iragana nolakoa izan zen jakiteko, izan ere, mitoak eta sineskeriak garatzeko bidea eman digute fosilek gizakioi, mendeetan zehar, eta mitoak gezurtatzeko zientziaren garrantzia erabatekoa da. Fosil handiek ez eze, mikroornodunen fosilek informazio interesgarria ematen digute aspaldiko klimen eta klima aldaketen inguruan, eta horiei erreparatu die Murelagak bereziki.
Deskargatu hemen.
Xabier Murelaga Bereicua UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia Saileko irakaslea da. Paleontologian doktorea , bere ikerketa nagusiak dortoka fosilen sistematika eta eboluzioa, eta Zenozoikoko mikroornodunen azterketa (tafonomia, bioestratigrafia, paleoekologia) dira. Euskal Herriko eta Nafarroako aztarnategietan zentratu du bere lana, iraganeko ekosistemak eta klimak berreraikiz. Paleontologia irakasgaia euskaraz ematen du.