Kezkatuta dabiltza Barakaldon edaten ari diren urarekin. Hori, Oiola urtegitik dator eta Oiolan, besteak beste, lindanoa dago. Egoera zuzentzeko, hainbat gizarte taldek ur-konexioa mozteko eskatu diete alderdi politikoei, Karolina Peñosek azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Munduan, zenbait salbuespen kenduta, ekonomiak behea jo duela eta aurrentzean gora egingo duela sinestarazi nahi digute. Luis Guridiren ustez, 2013a gogorra izan zen guretzat ere, eta 2014a antzekoa izango da. DESKARGATU HEMEN
Gabriel ARESTIren ahotsean: “Nire aitaren etxea defendatuko dut” & “Bilboko kaleak”. Kantuz: JOSEBA TAPIA & NATXO DE FELIPE “Apur dezagun katea” & RAFA RUEDA (GABRIELEN LEKUA) “Bilboko kaleak”. Ipuina: JULEN GABIRIA “Istorio arestiar bat”. BILBAO 365 JAZZ TIGRAN “The Poet” + GREGORY PORTER “Musical Genocide” + TERENCE BLANCHARD “Central Focus” […]
MDMA lesbiana taldeko partaide den Leire Gomezek, Transfeminismoari buruz hitz egingo digu. Mugimendu feministatik datorkigun azken astindu kritikoa da, besteak beste, emakumeak eta gizonak ez garela existitzen dio. Praktika politikaren erdigunean jartzen ditu,bollerak,beltzak,migratuak,putak,transexualak,transgeneroak,intersexualak,aniztasun funtzionala duten pertsonak. Laburbilduz, iraultza feministaren subjektua zabaldu da. DESKARGATU HEMEN
Elorrioko Auzo Kordinakundeak aipatu Plana Madrilgo Auzitegi Gorenera eramatea erabaki eta egin du. Egoera atzetik dator eta nahiko nahasia, Xabier Zarandonak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
Aguraingo Txindurri Irratia, Trebiñu gaia Legebiltzarrean, Gasteizko aurrekontuei buruzko Plataforma, eta Agenda izan dira Jon Sanchezek komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Urte asko daramatzate Bilboko Uribarri auzoan Funeraria Bilbaina enpresaren Errustegiaren aurka borrokatzen. Kontuan hartuta berriro lizentzia eman diotela, horretan jarraituko dute, Aitziber Virgelek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
TMEOren zenbaki berria, Seinaleak, Portugaleteko eta Basauriko Komiki Lehiaketak, eta Bartzelonako 32. Komiki Saloia izan dira Jon Iñaki Artetxek komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
3.a eta egunotan Palestinan dabilena. Kultura munduko zortzi lagun joan dira, eta Israelek aurrera eramaten duen giza-eskubideen ukazioa aztertzen ari dira, Mewandoko Idoia Aldamak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
