Aste honi dagokiona eta azalean Maialen Lujanbio. Asteko gaia Bizi Toki eskola alternatiboa izan da, eta Pertsonaia Izibene Oñederra. Horietaz gain, Unai Brea erredaktoreak Amaiurko gaztelua, Olibondoen egoera Ablatisan, edo Aiaraldea Komunikazio Leihoa artikuluak ere aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Korrontziren “Tradiition2.1” diskoarekin hasi du Anartz Bilbaok. Gero, Durangoko Azokara begira Ataramiñek prestatutako liburuekin jarraitu du. BBK Jazz Erakustaldia(zuzenean) ere landu du, eta bukatzeko Iban Zalduaren “Itzulpengintza” ipuina. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere greba egiten ari dira EAEko Ituenpeko Ikastetxeetan, lan hitzarmen duina lortze ladera. ELAko Xabier Irastorzak zergatiak, atzoko greba, egoera eta gehiago azaldu ditu. DESKARGATU HEMEN
Bi gazte atxilotuta Zaballako espetxeko protestan, Euskararen eguna Araban, Gasteizko Gaztetxearen abenduko programazioa, eta Agenda izan dira Jon Sanchezek komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Independentistak Sareak antolatuta, ostiralean hainbat ekitaldi egingo dituzte Durangon: egunaren zehar musika eta animazioa kaleetan, eguerdian liburu baten aurkezpena, eta 17etan manifestazioa, Landakotik abiatuta. Horiekin batera, Txutxi Ariznabarretak hausnarketa sakona egin behar dugula esan digu. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Bilbo Zaharra euskaltegiko Josu Muniozgurenen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Amaren Alabak taldeko partaidea da Maika Etxekopar, ez du bizitza kanturik gabe ulertzen. Oholtza gainean dabil azken boladan Hamlet antzezlaneko aktoreetako bat da. Kantua eta aktore lanak afizio baino gehiago dira. Xiberoatik urrun egin dugu hitzordua, Bilbon, oholtzatik atera berri. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Duela egun gutxi Eskoriatzan aurkeztuta, “Euskal hedabideen etxea, tokikoen ikuspegitik” izenarekin. Bertan, zenbait adituk ondorio interesgarri batzuk atera eta Mikel Irizarrek horiexek azaldu ditu. DESKARGATU HEMEN
Pasa den larunbateko Mauleko manifestazioa, Maulen egindako Bertsolarien finalaurrekoa, Euskararen Nazioarteko eguna Iparraldean, eta CADE eta AHT izan dira Pantzo Irigaraik komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
