Erabakitzeko eskubidearen alde batu diren herritarrek bihar aurkeztuko dute “Gure esku dago” ekimena, Irungo FICOBAn. Bertan, besteak beste, kanta aurkeztuko dute, Euskal Herriko 20 kantari baino gehiagok parte hartu dutela, Anjel Oiarbidek azaldu duenez. DEDSKARGATU HEMEN
Lehen orduan, William Orbiten eta Richie Havensen hainbat kanta jarri dizkigu Pedro Elias Igartuak. Bigarrenean, aldiz, Jerry Lee Lewis, Kinky Friedman, Tony Allen, Fairport Convention edo Richard Thompsonenak entzuteko parada izan dugu. DESKARGATU HEMEN1 DESKARGATU HEMEN2
Bat.batean, musika eta bertsoa uztartzen dituen emanaldia izan da gaurko gai nagusia. Horrekin batera, Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak Berriak eta Agenda eman dituzte. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere, Joxe Rojasek hiru albiste jorratu ditu: Windows eta euskarazko bertsioa; Geogle eta pornografia; eta Bidezko Merkataritza eta telefono berria. DESKARGATU HEMEN
Laudioko Jardunaldi Antikapitalistak, Herriraren hitzaldi sorta, Hala Bediren 30. urteurreneko abestia eta Agenda izan dira Jon Sanchezek jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur egin dute San Roke Plazan, Udalaren Euskara Zerbitzuak eta Berbalagunek antolatuta. Helburua euskaraz egitea, lau gairen inguruan, Garbiñe Okerantzak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Bilbao Ria 2.000, Bortizkeria matxista, Aste Nagusiko kontzertuak eta Txema Azkuenagaren agurra izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Jardunaldiak ari dira egiten aste honetan Bilbon, Komite Internazionalistak erakundeak antolatuta eta atzo Gorka Pinillosek Catalunyako Kooperatiba Integralaren esperientzia kontatu zuen. Gaur, nola sortu zuten, helburuak, urratsak, zenbat lagun, eredua eta gehiago kontatu digu Gorkak. DESKARGATU HEMEN
Sasoia heldu da eraikin eta eremu industrialek egoera honetan jokatzen duten paperaz hitz egiteko. Eta horixe egingo dute Udako Unibertsitatean, Eibarren uztailaren 15etik 17ra, Anartz Ormazak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
