Korrikaren 19. edizioa aurrera doa eta gaur Bizkaian izango dugu bigarrenez, Barakaldon hain zuzen arratsaldeko 17:25ean sartuko da, Erandiotik etorrita eta “gasolinoz” itsasadarra zeharkatuta. Horren inguruan, hainbat ekitaldi ari dira egiten egunotan, Gotzon Hermosillak kontatu zigun atzo Korrika nola iritsiko den eta Ezkerraldean zer egingo duen, horren inguruko ekitaldi ugari […]

“Euskahaldun” lelopean, ostegun honetako arratsaldeko bostetan hasiko da Korrika 19 Nafarroa Behereko herri txiki horretan. Korrikak egun batzuetan bisitatuko du Bizkaia, datorren asteko astelehen, astearte, asteazken, larunbat eta igandean, Bilbon bukatzeko hilaren 29an. Egun horretan ere, Urepelen bezala, euskal hedabide batzuk elkarlanean ibiliko dira, Asier Amondok kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150318solasasiergarcia.mp3  Deskargatu […]

Martxoari dagokiona eta azalean Itziar Aizpuru aktorea. Arin-arin atalean Agin Laburu elkarrizketatu dute, eta Erreportajeetan Lehen Mundu Gerra Iparraldean, Piztiak taldea, edo Hizkuntz eskubideak artikuluak ditugu. Bukatzeko, Eñaut Mitxelenak gaur zortzi Korrikaren 19. edizioa Urepelen hasiko dela gogorazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150312solasenautmitxelena.mp3  Deskargatu hemen