Ilargi apur bat berandu heldu da irratira bere logela txukuntzen egon delako. Amamak txikiak garenean gurasoek den dena egiten zigutela baina nagusitzean ardurak hartzen hasiko garela azaldu dio. Zuek ze motatako etxeko lanak egiten dituzue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240203_gaurezdagoeskolarik_logela_apaintzen.mp3 Deskargatu hemen.

Zelako planak egiten dituzue zuek kalean hotz denean? Etxean bero bero gelditu eskulanak eta errezetak egiten, edo berokia jantzi eta elur bolak elkarri botatzera joan? Ilargi eta amama horretaz aritu dira gaur solasean, zer egingo ote dute azkenean? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240113_gaurezdagoeskolarik_kalean_hotz_denean.mp3 Deskargatu hemen.    

Gabonetan litxarreri asko jaten ditugu: turroiak, mazapanak, polboroiak…zein da garai honetako gehien gustatzen zaizun gozokia? Ilargirenak txokolatezko trufak dira, baina berak egindakoak! Probatu nahi badituzue adi egon errezeta emango digula eta! https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231216_gaueezdagoeskolarik_errezeta.mp3 Deskargatu hemen.

Ilargi guztiz emozionatuta etorri da GABONAK gertu daudelako. Amamak asko falta dela esan diot arren, galtzagorriei buruzko ipuin bat kontatu dio azkenean. Badakizue nortzuk diren galtzagorriak? https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231206_gauezdagoeskolarik_galtzagorriak.mp3 Deskargatu hemen.