Kizkur berando heltzen da, triste dagoelako. Parketik pasa dela, ikusi du ume talde bat jolasten, eta albo batean beste ume bat bakarrik, ez du ulertzen zergatik beste umeek ez duten berarekin jolastu nahi. Txipik eta Goroldiok ipuin bat kontatzen diote, haiek ezagutzen duten iratxo bati gertatutako zerbait. (Beste koloreko iratxoa, ezin zuena ezkutaketan jolastu bere koloreagatik). Amaieran ondorioztatzen dute, horrelako egoeretan, laguntasuna dela irtenbidea.
AZET Etxebizitza Sindikatua-k publikoki salatu du Bilboko Zurbaranbarri auzoan etxegabetze bat geldiarazteko ekintza batean parte hartzeagatik ezarritako 5.000 euroko isunak. Sindikatuaren arabera, mobilizazio haren helburua adingabeak zituen familia bat bizitoki alternatibarik gabe kale gorrian gera ez zedin saihestea izan zen. Sindikatuak ohartarazi du, gainera, datozen asteetan isun gehiago iritsi daitezkeela. […]