Gizakia korrika hobekien egiten duen animalietakoa da, baina petrolio merkearen aroan horrekin nahiko ez eta abiadura biziko hiper-mugikortasun eredu batean murgildu gara. Horren ordainak dira, neurri handi batean, aldaketa klimatikoaren mehatxua, kutsadura atmosferikoa, sonikoa eta espazio urritasuna hirietan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-005-Garraioa.mp3 Deskargatu hemen.
Hauxe gure Lurra
Lurra hizpide duen saioa, ekologismoaren betaurrekoekin begiratzen diegu gure planetan gizakiok eragindako arazoei. Iñaki Barcena eta Josu Larrinaga hizlari, astero gai baten inguruan jardungo dugu,
Petrolioaren gailurra edo Peak Oil diote inglesez adituek, petrolioaren kontsumoaren bilakaera historikoaren une gorena igaro berri dugula. Hazkunde etengabean egonik, gero eta eskaera handiagoa izaten jarraitzen du gizateriak, eta petrolioaren erreserben gehiena dagoeneko gastatuta, geratzen dena ateratzea gero eta zailagoa, kutsagarriagoa eta garestiagoa izanik gainera. Orain Peak all, hau da […]
Petrolioaren gailurrera heldu garen honetan, gero eta argiago dago. Bestalde, badira gero eta eraginkorragoak diren teknologiak, eguzkitik heltzen zaigun argitik energia termikoa eta fotoboltaikoa ateratzeko. Energia aurreztea da beste gakoa, gutxiagorekin bizitzera ohitu beharko dira pertsonak eta industriak. Energia endosomatikoa eta exosomatikoa ezberdinduta, bigarrena gutxitzen joan beharko gara eta horretarako […]
Deck Backderf (ez)izeneko komikilariak egindako Basura nobela grafikoak -Astiberrik argitaratua- inspiratu gintuen etxeko hondakinak, zarama, nola kudeatzen dugun jorratzeko. Europan AEBetan baino finoago gabiltza eta Gipuzkoan Bizkaian baino hobeto, baina asko dago egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-003-Hondakinak.mp3 Deskargatu hemen.
Geologo askok diotenez Lur planeta beste aro geologiko batean sartu da -gutxi gora behera 1950tik aurrera, nahiz eta aro honen hasiera data ezbaian dagoen- eta aro hori Antropozenoa izendatu dute, gure espeziaren eragina jadanik estrato geologikoetan markatuta geratzen ari delako. Komunitate zientifikoak antropozenoan gaudela onartuz gero, horrek oso inplikazio sozial […]
Zein da Euskal Y-ren proiektuaren egoera? Lanak behin eta berriro atzeratzen ari dira, denborak eta sosak ez daude finkaturik, eta ez du ematen Europatik edo Madriletik dirurik etorriko denik. Zenbat bider esan digute obra hauek Madriletik eta Bruselatik ordainduko dituztela? Diego Garcia Mejuto ikerlari katalanak AHTren inguruko tesia irakurri berri […]
