Petrolioaren gailurra edo Peak Oil diote inglesez adituek, petrolioaren kontsumoaren bilakaera historikoaren une gorena igaro berri dugula. Hazkunde etengabean egonik, gero eta eskaera handiagoa izaten jarraitzen du gizateriak, eta petrolioaren erreserben gehiena dagoeneko gastatuta, geratzen dena ateratzea gero eta zailagoa, kutsagarriagoa eta garestiagoa izanik gainera. Orain Peak all, hau da erregai edo material askoren pikura ari gara hurbiltzen, gasa, ikatza, uranioa zein kobrea edo aluminioa… Horrek erakusten du hurrengo hamarkadetan ezinbestean trantsizio energetiko berri bat izango dugula.
Deskargatu hemen.