Gaur egungo mendebaldar gizarteetan -eta baita ia beste guztietan ere- prometeismo ohikoena neoliberalismoa da, kapitalismo ekozidaren diskurtso legitimatzaile nagusia denez, zirrikitu askotatik sartzen da gure garunetan eta dena blaitu. Horregatik komeini da bere gako batzuk ezagutzea, hobeto deseraikitzeko. Izan ere, neoliberalismoa diskurtso hegemonikoa da gizartean, eta 2007ko krisiaren ondoren ere […]

Prometeismoa, horrela deitzen dio Flauhault antropologo frantziarrak aurrerabide teknologikoak dena konponduko duelakoan oso zabalduta dagoen kultura politiko edota, hobe esanda, marko kongnitiboari. Kontzeptu arraro hau, berriz oso presente dago gure eguneroko bizitza eta pertzepzioetan. Greziar mitologiako Prometeo pertsonaian du jatorria -jainkoei sua lapurtu eta gizakioi eman ziena- eta ilustrazioaren pentsamoldean […]

Iñaki Barcenak, berak eta Oier Zeberiok sinatuta Berrian argitaratu den Euria, arriskuak eta demokrazia artikulua ekarri digu hizpidera. Bertan Zeberiok eta Barcenak azaltzen dutenez, “errekek eta ibaiek gainezka egiten dutenean, eta naturari lapurtu zaizkion eta eraikinez bete diren lur eremuak urpean geratzen direnean, gizakia babes gabe geratzen da, eta harturiko […]

Lur planetaren gaineko bizitza azaldu nahi duen Gaia hipotesia, 1969an James Lovelock kimikariak garatu zuen eta Lynn Margulis biologoak babestu. Izaki bizidunak lurrarekiko, ozeanoekiko eta atmosferarekiko elkarbizitza batean bizi gara. Hipotesi honen arabera biosfera eta Lurraren osagai fisikoak (atmosfera, hidrosfera eta litosfera) bateratuak agertzen diren, sistema elkarreragile konplexua eratu dute. […]

Azken urteotan naturaren erdian bizitzearen onurak goraipatzen dituzten hainbat liburu argitaratu dira, basa bizitzaren epika defendatzen dutenak. Tesi hauen inguruko bi liburu nabarmendu ditugu: Edward O. Wilson biosoziologoak idatzitako Half-Earth (erdaraz Medio Planeta), bestea George Monbiot ingelesaren Feral, espainieraz Salvaje moduan itzulitakoa. Antzeko proposamenak dituzte biek: lehenak dio gure planetaren […]

Ekologismoaren hastapenetan koka dezakegu historian kontserbazionismoa edo basabizitzaren babeserako mugimendua. Hegaztien babesa, lehenengo natura erreserbak. Gune natural babestuen aldeko mugimendua XIX. mendean hasi zen, goiko klaseetako europar filantropo zenbaiten eskutik. Royal Society for the Protection of Birds izan zen lehenengoa, Ingalaterran 1889an sortua, eta WWF da egun arlo horretako elkarteen […]

Klima aldaketa eta krisi ekologikoaren negazionistak eta eszeptikoak sasoi txarrean daude. Haizeteak, lurrikarak, suteak eta bestelak eskandalu ekologikoak nonahi ari dira agertzen. Kolapsoa noiz izango da? Hori ez da galdera. Egon badago, Sirian, Libian, Haitin eta Kalkutan. Milioak dira “iheslari ambientalak”  munduan zehar. Gure zibilizazio industiralak ez dut etorkizunik, kolapsora […]

Asfaltoaren azpian letxugak daude, edo egon daitezke! gero eta zabalagoa eta ohikoagoa da hirietan ortugintza praktikatzea, gehienetan zaletasun moduan, baina baita nolabaiteko asmo politikoarekin ere. Fenomenoari erreparatzen diogu dituen ertz guztiak aztertu asmoz.. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hauxegurelurra/hauxegurelurra-019-hiri_ortugintza.mp3 Deskargatu hemen.

Oso barneratua dugu hazkundearen mitoa, hots, hazkunde ekonomiko mugagabea sustatu, ondo bizi ahal izateko. Baina errealitatean Ama Lurrak ematen dizkigun baliabideei loturik bizi gara… eta horiek ez dira mugagabeak. Desazkundearen utopia bere barnena atal asko ditu kontzeptu obus edo lehergarri bat, proposamen politiko-sozialak eta  eguneroko praktikan manifestatzen den mugimendu soziala. […]

Gaurkoan Josuk, Sodupen antolatutako Harley Egunaren inguruko haunarketa ekarri digu. Harley Davidsonen inguruan, motorren zarata eta kutsadura tartean, gizonezkoak protagonista diren kultura arrotza dela azpimarratu du, AEBetatik ekarria. Kasu honetan, motorrak espazio publikoaz jabetzen dira, balio matxista eta indibidualistak goresten dira eta, ebentoen kulturaren sukarran murgilduta dauden instituzioek,  irizpide ekologikorik […]