Gizarte bazterketaren aurka lan egiten du La posada de los Abrazos elkarteak. Bilboko Gimnasioa kalean kokatuta duten etxean bista egin dugu, bertatik bertara egiten duten lana ezagutzeko. Elkartea 2003an sortu zen. Etxebizitzarik gabeko pertsonak artatzen zituzten bi langileen ekimena izan zen. Bilboko San Frantzisko auzoan alokatutako bi etxebizitzekin hasi zen […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Jabier Muguruzak Leiho bat zabalik lana aurkeztu digu. Zortzi kantu berri bildu ditu lan berrian, sormen prozesuan aldaketak egin ditu, horrek anbientazio berria ekarri dio lanari. Ander Mujikarekin lan egin du eta Berako Atala estudioan grabatu ditu kantuak. Ondoren Javi Vicente Carasueñoren estudioan egin ditu nahasketa. Kantuetako letrei dagokienez, ohiko […]
40 talde ekologistek eta arloko hainbat elkarte eta enpresek osatutako plataformak, bertako basoaren berreskuratzearen alde lan egiteko proposamena aurkeztu du gaur “Kolore Guztietako Basoak” izenpean. Proposamen honek EHUko 3 departamenturen babesa jaso du, baita kultura zein akademia arloko 50 pertsona baino gehiagorena ere. Proposamen honen bitartez zera eskatzen diote Bizkaiko […]
Noizbait pentsatu al duzu nagusitzen zarenean, zer-nola biziko zaren? Bizkaiko Foru Aldundiak, ETBk, BBK Fundazioak eta Gizadiberrik ‘¿ a donde vamos?’ film dokumentalaren eskainiko dute gaur Barakaldoko Clara Campoamor Kean. “¿A dónde vamos?” adin guztietako jendearentzat da, eta galdera honek sortutako jakin-minaren ondorioa da: zerekin egongo dugu topo nagusi […]
Errusiako iraultzaren 100. urteurrena ospatzeko edo horren aitzakian Mahatserri Kultur Elkarteak eta Pa…Ya konpartsak aste honetarako hainbat hitzaldi eta ekimen prestatu dituzte. Auzoviet 1917+100 ekimenaren astea atzo hasi zen Otxarkoagako auzoan. Pa…Ya Konpartsak, Mahatserri Kultur Elkartearekin bat, hainbat ekitaldi prestatu dituzte aste honetarako. Gaur esaterako Bihar, ‘Marxtitzena’, berriz, Nazioa eta […]
Galdakao soinu bitxiz beteko da datorren urriaren 27an eta 28an, daborduko Musika Bizian Jaialdiaren ,Estaturik gabeko Herrialdeen arteko IV. Musika Jaialdia, laugarren edizioa izango dan honetan. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatu duen jaialdiak kontzertu bi jasoko ditu barikuan, urriaren 27an, eta beste hiru zapatuan, 28an, gaueko 21:30etik aurrera, Iturrondo […]
Bilboko Atxuriko tren geltoki alboan dago Hika Ateneoa.20 urte betetzen ditu aurten, 1997an ireki zituen ateak, gaurkoan hobeto ezagutzeko parada izango dugu, Asier Amezaga Hika ateneoko bazkidea izan da gurean. Hamaika ekimen antolatu dituzte 20 urte hauetan topaleku bilakatu da, eta Bilbo eraldatu eta berri honetan Hika ateneoa erreferentzia bilakatu […]
Beste urte batez, abian da gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren kanpaina bereziki, 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun daudenei eta osasun arloko langileei zuzendua dago. 380.000 txerto ditu Jaurlaritzak, 1.200.000 euroko inbertsioa egin dute. Gaur lehen eguna izan da, eta Bilboko anbulatorio batera […]
Glaukoma taldeak estudioko hirugarren lana argitaratu berri du “Kalima” deiturikoa. Guztira, hamahiru kantu jaso dituzte lan horretan; batzuk euskaraz abestuak eta beste zenbait gaztelaniaz kantatuak. Karlos Osinagaren gidaritzapean eta Bonberenea Ekintzaken eskutik iritsi da. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171020-rafa_rueda.mp3 Deskargatu hemen.
Aspanovas, minbizia duten umeen gurasoen elkarteak, asteburu solidarioa antolatu du. Aspanovas Bizkaia elkartea Bilboko Maratoia dela eta, asteburu solidario bat prestatu du asteburu honetarako. Beraien elkartearentzako, eta minbizia duten umeak laguntzeko, dirua lortu nahi zuten larunbat eta igandeko ekintzetan. Guggenheimeko zabaldegian korrika egiteko zintak jarriko dituzte. Helburua, handik pasatzen diren […]
