Euskararen ezagutzari eta erabilerari buruz azken urteetan egin diren azterketek agerian utzi duten errealitatea pozgarria bezain kezkagarria da. Gero eta gehiago dira euskaraz dakiten herritarrak. Erabili, ordea, gero eta gutxiagok erabiltzen dute. Hori iraul daitekeela erakusteko ahaleginean arituko dira, datorren ostegunetik aurrera, Deustuan. 11 egun euskaraz bizitzeko hautua egingo dute ehunka herritarrek 23an hasi eta euskararen egunera arte, abenduaren 3ra arte. Gaur bertan argazki erraldoia egingo dute Done Petri plazan eta bihartik Aurrera 121 egunez euskaraz jardungo dute ehunka lagunek. Azken bileran izan gara , eta Nereak eta Karlosek eman dizkigute ekintzaren zehetasunak.
Deskargatu hemen.