Astero bi telesail izan ditugu hizpide, Ibaizabal saioan telesailen tartea ireki dugu Iskandar Hamawyrekin. Aste honetan bi izan dira komentatutako telesailak. Arrakasta handia izan duen “Stranger things” telesailaren gakoak ekarri dizkigu. 80ko hamarkada eskutik joan dira Netflixen proiektua hasi zenetik eta bigarren denboraldi honetan ez da harreman hori aldatuko. Urriaren […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
ELAk duela 20 urte Gernikan ekitaldi politikoa egin zuen. Egin zuenetik hogei urte bete direnean, jardunaldi batzuk antolatu dituzte autogobernuaren egoera aztertzeko, eta horien ondorioen berri eman dute Adolfo Muñoz idazkari nagusiak eta Leire Txakartegik. Denbora honetan, autogobernuak inboluzio basatia pairatu duela adierazi dute. Era honetan, gogoratu dute ez dagoela […]
1984ko Martxoaren 19an Pasaian jasotako gertaerak ditu oinarri “Pasaiako badia” dokumentalak. Bertan , poliziak Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil zituen. Gorpuek guztira, 113 bala zulo zituzten. Dokumentalean, hildakoen senideak eta hainbat pertsonen testigantzak batu dituzte. Ikerketa lana, zehaztasuna eta sakontasuna ditu oinarri dokumentalak. […]
Getxoko XVI. Komiki Azoka 2017ko azaroaren 3tik 5era izango da Areetako Geltokia plazako karpan. Guneak erakusketa eremua, tailerrak, ekitaldi-aretoa eta argitaletxe, saltoki, erakunde, fanzine… eta komikiaren munduarekin lotutako edozein sektorerentzako merkataritza-esparrua bilduko ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171103-raul-gandara.mp3 Deskargatu hemen.
Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun berri eskainiko du Azaroaren 11n Arriaga Antzokian. Ikuskizun berriaren abiapuntua euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren “Zalacaín el aventurero” eleberria du. Dantza musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna dugu. Guzti honen inguruan berba egiteko guren dugu Mikel Urbeltz eta telefonoaren beste aldean […]
Euskal gizarte osoari egindako deialdia dela azpimarratu du Sareko Begoña Atxa bozeramaleak eta salbuespenik gabe eta ideologiak atzean utzita, bakearen eta konponbidearen alde egin behar dela. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171103_sare.mp3 Deskargatu hemen.
Suizidioaren inguruko jardunaldiak burutuko dira gaur eta bihar”Suizidioa Estigma eta abandonuaren artean osasun publikoaren arazoa bat”. Bizkaiko foru aldundiko Ondare gelan. Gai hurbiltzeko eta jardunaldien berri emateko bertan parte hartuko duen Agustin Erkizia izan dugu gurean. Biziraun elkarteko kidea dugu, Maite dugun norbaiten suizidioak mindutako pertsonen elkarte. Gure testuinguruan zifrak […]
Herri kurduaren elkartasun ekimenak azaroan zehar Kurdistan begiratuz zinema zikloa jarri du martxan. Astelehenetan Bilborock aretoan izango dira emanaldiak. Filma ikusteaz gain solasaldirako tartea ere irekiko dute, Kurdistango herriaren berri ezagutzeko asmoaz. Azaroaren 6an “Sara, jiyana, min her ser bu” filma eskainiko duela. Azaroaren 13an “Radio Kobani” eta Azaroaren 20an […]
Bizitegik antolatutako film laburren lehiaketan, Bilboko ikastetxeetako eta EHUko 300 ikasletik gorak parte hartu dute. Azaroaren 3 eta 4ean, Jardunaldi honek gizarte inklusioaren inguruko gaiak jorratzea du helburu, zinemaren eta antzerkiaren bidez. Aipatzekoa da Manchesterren (Erresuma Batuan) hasitakoa dela 2011 urtean, eta munduan etxerik gabeko pertsonen sentsibilizazioan murgilduta dagoen zinemaldi […]
Mugarik Gabe elkarteak, azaroaren 2, 3 eta 4erako jardunaldiak antolatu ditu, indarkeria matxistarik gabeko bizimodu librean oinarrituriko legeen inguruan hitz egitea helburu duena. Joana Etxano Mugarik Gabeko kideak ekarri dizkigu xehetasunak. Jardunaldietan Katalunia, Nafarroa, eta 2004tik estatuan dauden legeak aztertuko dira. Gainera, El Salvador eta Brasileko kasuak ezagutarazteko ere. Mugarik […]
