Aurtengo lehen hiruhilekoan, aurrekoekin alderatuz gero, esportazioek eta inportazioek behera egin dute Euskal Herrian, Gaindegiko Imanol Esnaolak azaldu digunez. Jaitsiera nabarmena izan da automobilgintzan, baita beste sektore batzuetan ere. Dena den, nahiz eta hazkunde tasa jaitsi ere, Esnaolaren arabera, diru kopuruak gora egin du azken urteotan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen

Zeberion, Udalak lagunduta, baserritar gazte batzuek beste egitasmo bat jarri dute martxan, Maskilu izenekoa. Kontserbak egin nahi dituzte (barazkiak, frutak, perretxikoak..) eta hori lortzeko crowdfunding kanpaina ari dira egiten, potoetan ontziratzeko autoklabea erosi ahal izateko. Ekainean hasi nahi dute saltzen, bertako Iñigo Gallastegik kontatu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasinigogallastegi.mp3 Deskargatu hemen. Ikus Maskiluren […]

Bilboko Bolintxu errekaren inguruan mendi-bide berria ari dira zabaltzen, Ekologistak Martxan taldeko kidea den Ivan Ortuzarrek kontatu digunez. Horretarako lehergailuak ere erabili dituzte babes bereziko gune horretan, Bilboko Udalak baimena eman baitio Cementos Rezola enpresari mendi-bide hori egiteko. Eta horrek, zenbait ondorio ekarri ditu Ortuzarren esanetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solasivanortuzar.mp3 Deskargatu hemen

Honatx Irulegiko Irratiko kazetari den Pantzo Hirigaraik aipatu dizkigunak: Bakearen Aldeko Konferentziaren kideek agerraldia egingo dute Pariseko Asanblada Nazionalean ekainaren 11an; Baigorriko posta bulegoa Garazira eraman nahiak bazterrak inarrosi ditu; herri txikietako eskolen etorkizunak arranguraturik dauzka gurasoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150526solaspantzohiriagarai.mp3 Deskargatu hemen

Josu Larrinaga soziologoa eta Jabi Zabala kazetariarekin atzoko hauteskundeetako emaitzak aztertu ditugu, alderdien balorazioak, emaitzen zergatiak, joera nagusiak, herriz herri soma daitezkeen tokian tokiko aldaerak, bitxikeriak… Bilbo eta Bilboaldetik abiatuta, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araba gainetik ibili gara hegaz, batzuen eta besteen oraingo eta lehengo emaitzak alderatzen. (Argazkia: ARGIA) https://bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solas_hauteskunde_emaitzak.mp3 […]

Gotzon Hermosilla kazetaria izan da gurekin, ohi bezala bertako kronika ematen. Barakaldoko atzoko hauteskundeen emaitzak izan ditu aztergai, horien zergatiak eta izan daitezkeen ondorioak aipatu dizkigu. Kronika bitxi eta zehatza Bizkaiko bigarren udalerririk populatuena den Barakaldori buruz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen

Aste honetako Argia astekaria aztertu dugu, ohi bezala, Unai Brea erredaktorearekin. 2462. zenbaki honen azalean AHTk eragindako zorra ageri da Asteko gaia atalean. Erdiko kaieran argitaletxeak aztertu dituzte, eta Termometroan langabezia, etxebizitzak eta euskararen atzerakada. Bukatzeko, Break Net Hurbileko TTIP eta Mexikoko osasuna komentatu du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150522solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen.

Ezagunak dira azken bolada honetan Mediterraneoan gertatzen ari diren tragediak. Horren aurrean, SOS Arrazakeria elkarteko Txus Elorzak esan digunez, Europako Batasunaren erantzunak ez du arazoa bideratuko, eta irtenbideak bilatu beharrean, asilo eskubidea ukatu egingo diete iheslariei. Elkarrizketaren bigarren partean, Elorzak igandean etorkin askok ezin izango duela bozkatu gogorarazi digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150521solastxuselortza.mp3 […]