Eta gaur beste egun garrantzitsu bat, egutegia erabaki nahi dutelako: gobernu berria eratuta egongo da Sanferminak baino lehen, edo geroago? Horretaz gain, Mikel Bujandak Euskara eta Naziogintzari buruzko Jardunaldiak, igandeko Noaingo martxa eta jaiak komentatu ditu.
Bikote batean, zer da desio falta? Hortik abiatuta, Igor Erauzkin sexologoak praktikatik ateratako hainbat ideia aztertu ditu. Desio falta deitzen diogu, edo “Desio hipoaktiboa”, eta horretan, bestak beste, bikotearen egoerak zein egoera orokorrak (lana edo langabezia, stressa…) eragina dute zalantzarik gabe. Bukatzeko, Igorrek Viagra femeninoaz eta irtenbideaz hitz egin digu. […]