Pasa den astetik, eta maiatzean zehar 550 bat ume izango dira oholtzaren gainean, hainbat ikastetxeren izenan Kurkuluxetan arte eszenikoen eskolak antolatutako XV. Haur Antzerki Topaketetan. Atzean, ikasturtearen zehar egindako lana dago eta aurrean publikoaren aurrean agertzea. Koldo Zelestino antolatzaileak Topaketen garrantzia azpimarratu du, zaila baita holakorik ikustea, are zailagoa euskara […]
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 21. edizioa martxan dugu pasa den ostiraletik. Aurten 13 filmek hartzen dute parte sail ofizialean, eta horiekin batera hainbat film labur, horietariko 11 euskal filmak direla. Iaz lortutako ikusle kopurua mantentzea helburutzat jo du Justo Ezenarro FANTen zuzendariak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150511solasjustoezenarro.mp3 Deskargatu hemen
Tirabira handiak gainditu ondoren, azkenean Gipuzkoako Foru Aldundiak aipatu Bioaniztasunaren Kontseilua eratu du, natura ordenatzeko asmoarekin. Josu Larrinagak kontatu digunez, horren alde talde ekologistak agertu dira; kontra, aldiz, egurzaleak, ehiztariak eta hainbat “aditu”. Egitasmo berria Europako Natura 2000 Sarearen baitan kokatzen da, eta lan dezente izango dute. Bizkaian ez dago […]
Oiolako urtegiaren deskonexioaren aldeko Plataformak ateratako kartel bat salatu zuen Barakaldoko udalak, “bando” itxura zuelakoan. Epaileak ez du aipatu salaketa onartu, eta orain Udalak (PSE) helegitea jarri du, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Tirabira honen atzean, Oiolako urtegian hainbatetan aurkitutako lindanoaren afera dagoela azaldu digu Hermosillak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150511solashermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Atzo izan zen, eta horrekin batera beste 6 gazte atxilotu zituzten Hego EHn. Berri honekin hasi da gaur Aitziber Ibaibarriaga. Gero, Hauteskunde kanpaina, Bilboko lurrazpiko edukiontziak, eta Zinegotzien pribilegioak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150507solasaitziberibaibarriaga.mp3 Deskargatu hemen
Ikasturte honetan ospatzen dute 1964an abiatu zen Karmelo ikastolaren urteurrena. Haurrak euskalduntzeko eta euskaraz hezteko hartutako konpromisoari “tinko” eutsi dio Karmelok urte hauetan. Gaurtik hasita, maiatzean zehar hainbat ekitaldi prestatu dituzte urteurrena ospatzeko, bereziki hilaren 23an, Josune Barrenetxea zuzendariak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150508solasjosunebarrenetxea.mp3 Deskargatu hemen
Bart ere, eta oraingo honetan, batzuek dioten bezala, orain edo inoiz ez. Jokuan, Nafarroako gobernua, eta Inkestei sua darie. Gai honekin hasi da Mikel Bujanda: gero, Nafarroako Gobernua eta 36ko gerrako gorpuak, Jose Maria Esparzaren azken liburua, eta Agenda komentatu du Mikelek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150508solasbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Microsoft Edge izango da Microsoft multinazionalaren nabigatzaile berri horren behin behineko izena, gure Internet gaietako kolaboratzaileak kontatu digunez. Horrez gain, Jabi Asurmendik Ubuntu sistema eragileak 25 miloi erabiltzaile dituela, edo waqi.info webgunean airearen kalitatearen berri lortu ahal dugula esan digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150507solasjabiasurmendi.mp3 Deskargatu hemen
Hasteko, Igorrek sexu-terapia zer den definitu du. Antzekoa da bikote-terapia, eta azken bolada honetan aldaketa bat sumatu du: kontsultara doazenak “etxeko lanak” eginda joaten dira, aldez aurretik duten gaitzaren edo akatsen diagnostikoa eta irtenbideak bilatu dituztelako Interneten. Bukatzeko, Felix Lopez sexologoarekin bat eginez, “osasun publikoan sexualitateaz ez dela ezer hitz […]
Marc Rouillan okzitaniarrak bere azken liburua aurkeztuko du bihar Bilbon eta larunbatean Algortan. Bestalde, datorren astean Liburu Anarkisten Azoka izango da Bilbon , Alvaro Hilario kazetariak esan digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150507solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
