Martxoari dagokiona, eta azalean Itziar Bravo, Gloria Diez eta Jennifer Perez. Erreportajeetan Santutxuko Inauteriak, eta Jaiotza Skaut taldea. Horietaz gain, Lur Malleak Begoña ta euskerea, Inkesta, Literatur Kritika eta Irudi Albuma atalak ere komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Independentistak Sareak antolatuta, hitzordua datorren igandean izango da. Txutxi Ariznabarretaren ustez momentu berezia da eta ordua da Independentismo ikustezina azalarazteko. Egun osoko egitarua prestatu dute, aldarrikapena eta jaia uztartzeko. Informazio gehiago: independentistak.org gunean DESKARGATU HEMEN
Herri hauteskundeak pasatu ondoren, Max Brissonek salaketa jarri du prefetaren aurrean, Miarritzeko emaitzak indargabetzeko. Horrez gain, Pantzo Irigaraik Herri Elkargo batzuen presidente berriak, Baigorriko Kulturaldia eta Nafarroaren Eguna, eta Lur Berri Kooperatibako epaiketa komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean aurkeztu zuten, Bilboko K. Antzokian: bertan, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatuta, Lehen Sektoreari izan behar duen garrantzia eman nahi diote. Unzalu Salterainen ustez, momentuz oso informazio gutxi dute, eta praktikak esango du egitasmoak balio duen edo ez. DESKARGATU HEMEN
Duela aste pare bat, Bizkaiko Foru Aldundiak zaborren %50 birziklatzen dituztela esan zuten. Ekologistak Martxanek eskatuta, EHUko Gorka Bueno irakasleak ikerketa sakona egin du horren inguruan: Bizkaiak %36´5 baino ez du birziklatzen, Josu Larrinagak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi, Barakaldoko Lutxanako Llano eta Burtzeña auzoetan Langabetuen Asanbladak eratu dituzte, berriro. Prentsaurrekoa ere egin dute, oinarrizko 3 eskaera plazaratuz, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Apirilari dagokiona eta azalean Paxkal Indo Seaskako lehendakaria. Arin-arin atalean Lourdes Oiartzabal elkarrizketatu dute. Erreportajeen artean, Eñaut Mitxelenak Aiaraldeko “Ogerleko” moneta berria, Iruñeako “Konkistari planto”, Erraketistak, eta Pasai S. Pedroko Itsas Kultur Faktoria komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Igandean izango da Kafe Antzokian, Rock´n ´Kids izenarekin. S. Filippo gaixotasun arraroa neurologikoa da, eta pairatzen dutenei laguntza eta elkartasuna adierazteko antolatu dute kontzertua, Erdoitza Garatek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona, eta azalean “Abortua: erabakitzeko eskubidearen alde”. Asteko gaia Nafarroa Garaiko Pirinioko herriak dira, eta Pertsonaia Jagoba Arrasate entrenatzailea. Erdiko Kaieran Bostok Photo, eta Termometroan Gure esku dago. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak Net Hurbilean agertutako “Bretainiako txano gorriak” artikulua komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Kargu publiko batek beste 4-5 enpresa pribatutan lan egin ahal du? Horrekin hasi da gaur Mikel Bujanda, Parlamentuko gaiekin jarraitzeko. Memoria historikoa Iruñean, eta Etxarrin egingo duten Herri-galdeketa jorratu ondoren, Koxka enpresaren egoera komentatu du. Bukatzeko, Mikelek bihar Lesakan Bardoen finala izango dela gogoratu du. DESKARGATU HEMEN
