Gaur partaide berria izan dugu atal honetan, Bilboko Juan Mateo Zabala euskaltegia alegia. Haren izenean, Mikel Etxebarriak egin du kolaborazioa. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Aste honi dagokiona, eta azalean Jonan Fernandez. Asteko gaia Pedro Muguruza arkitektoa da, eta Pertsonaia Marina Ruiz. Horiez gain, Unai Brea erredaktoreak Bilboko Bolintxu, Herri Bozak Iparraldean, Gerra Hotza Krimean, eta Larrun gehigarria komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Adjudikazioa egin berri du Nafarroako gobernuak eta horrekin batera hasi da egitasmoaren alde on guztiak saltzen; bertsio kritikoa, aldiz, alboratuta geratu da, Mikel Bujandak kontatu digunez. Horrez gain, atzo Nafarroako Ikasleek egindako greba eta mobilizazioak, eta Bardoak-en saioak (Bertsolariak) komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Udaberriarekin batera, ikasturte honetako bigarren hiruhilekoa bukatzen da euskaltegietan. Amaiera ospatzeko, Gabriel Aresti euskaltegiak “Maskara eta Kapa” jaia antolatu du ostiral honetarako, Liher Barrantesek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Nazioarteko Futbol Txapelketa S. Mamesen jokatuko dutenaren inguruan, ESAITek ekimen berria jarri du martxan. Alderdiekin hitz egin ondoren, mozioak aurkeztuko ditu euskal udal eta instituzioetan, Martxel Toledok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
EAEko zenbait Kutxak aldaketa asko ezagutu dituzte azken urtoetan. Eta orain, Kutxabank izanik, Kutxek duten gehiengoa saldu behar dute Kutxen ustez. Beste batzuen ustez, ordea, pribatizazio prozesu horrek eragin handiak izango ditu EAEn, Luis Guridik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Jabi Asurmendik hiru albiste jorratu ditu. Hasteko Azpeitiako sokamuturra app komentatu du. Gero, Facebookek Oculus VR enpresa erosi duela kontatu digu. Eta bukatzeko, txateatzeko Rumr aplikazioa azaldu du Jabik. DESKARGATU HEMEN
Bihar izendatuko dute ofizialki egingo duten Udalbatzan. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak beste bi gai jorratu ditu: EH Bilduk egingo dituen Jardunaldiak (Hiriaren ingurukoak), eta datorren asteko Udalbatza. DESKARGATU HEMEN
Pasa den asteburukoa errepasatu ondoren, Mikel Urbeltzek aste honetakoari ekin dio: Mario Zubiagaren hitzaldia, Urbeltzen Dantza Ganbara, Reincidentes, BBK Bertso-sariketa, Depedro, Danakil… Datorren astean, besteak beste, Gazte Musika Topaketak, Elkano Browning Cream, La Pegatina… DESKARGATU HEMEN
Hego Euskal Herriko Unibertsitate eta Ikastetxeetako ikasleek egingo dutena. Ikasle Abertzaleakeko Andonik kontatu digunez, LOMCEren aurka eta euskal irakaskuntzaren alde, azken asteotan hainbat ekitaldi prestatu dituzte biharko greba eta mobilizazioei begira. DESKARGATU HEMEN
