Euskara jendea dokumental sorta urriaren 10ean estreinatu zuten Maulen: ordutik hona, Euskal Herriko hiriburu guztiak bisitatzeaz gain, hainbat lekutan izan da ikusgai, ETB 1en barne. Orain, Durangoko Azokara begira, DVD berezia atera dute, Hibai Castrok eta Mikel arredondok komentatu duenez. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Abenduan denetarik prestatu dute Bilboko gune horretan, nahiz eta hil motzagoa izan Eguberrietako oporraldia dela kausa. Jabi Blazquezek kontatu digunez, abenduan euskarak eta bertso-saioek garrantzi berezia izango dute. DESKARGATU HEMEN
Pasaian egindakoak, pasa den astean, eta bertan, besteak beste, Pasaiko Kanpo Portuaren egitasmoa bertan behera geratu dela ondoriozta dezakegu. Horrekin batera, Josu larrinagak euskal tartalarie ezarritako espetxe-zigorra ere komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Pasa den astean PPren egoitzaren aurkako erasoa izan zen. Hori dela eta, alderdi politikoen artean hainbat ika-mika eta maniobra sumatu dira, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN
“Euskarak 365 egun” lemarekin ekimen ugari bilduko dituen kanpaina abiatu dute Topagunea osatzen duten euskaltzaleen elkarteek, Iker Mtnez. de Lagosek kontatu digun bezala. Besteak beste, gaurtik hasita (7 Katu gaztetxean), hainbat ekimen prestatu dituzte, esaterako igandean Basaurin egingo dutena. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona, eta azalean Mattin Larzabal kazetaria. Asteko gaia “Sendagaien Berrordainketa eta Pentsiodunak”, eta Erdiko kaieran Keu Agirretxeren eta Zea Maysen azken lanak. Jose Alberto Arrate eta Jasone Aldekoa ere elkarrizketatu dituzte, Unai Brea erredaktoreak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Neurgailu desberdin erabilita, Euskal Herriko pobrezia-tasa % 15-% 30 bitartean dago, Gaindegiko Imanol Esnaolak esan digunez. Argi dgaoena, aldiz, honako hau da: azken 4-5 urtean pobrezia-tasak gora egin du hemen ere. DESKARGATU HEMEN
S. Saturnino eguna (gaur), Hezkuntza Nafarroan eta “txapapote” informatiboa, Elurra eta Eguberri giroa, eta “Euskarak 365 egun” kanpaina izan dira Mikel Bujandak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Hasteko, Mikel Urbeltzek aste honetan egondakoei errepasoa egin die. Gero, ostegun, ostiral, larunbat eta igandekoak komentatu ditu. Eta bukatzeko, datorren asteko batzuk izan ditu hizpide. DESKARGATU HEMEN
Gaurko Udalbatza, Sevilla IIko espetxeko borroka eta elkartasuna, eta KEMeko kide baten auzipetzea izan dira Aitziber Ibaibarriagak komentatu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
