Eta euskaraz gainera. Eguberriak heltzear direnean, Jon Iñaki Artetxek opari desberdin bat proposatu digu. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Gaindegiak Turismo bilakaera aztertu berri du eta zenbait ondorio atera ere: iaz, bisitarien kopurua aurreko urtearekin alderatuta, apenas aldatu zen; gaualdiena, aldiz, bai eta beherantza. Imanol Esnaolak hori eta gehiago komentatu du gaurkoan. DESKARGTU HEMEN
Ostegun honetan Bizkaiko Diputazioak Lur Bankua banatuko du. 25-30 hektarea banatuko ditu 10 lur-sailetan. Iñaki Vigiolak EHNE-Bizkaia sindikatuko aldarrikapen historiko honetaz hitz egin digu. DESKARGATU HEMEN
Atzo Barakaldoko BECen 13.500 zalek aukera ona izan zuten saio ona ikusteko eta gozatzeko, Amets Arzalluz txapeldunarekin eta gainontzeko 7 finalisteekin. Aste honetan bertan “Potto” saioa egiten dutenek saio berezia egingo duten arren, Jabi Lauzurikak aperitifa eskaini digu gaur. DESKARGATU HEMEN
Astelehen honetatik urtarrilaren 6ra bitartean, hainbat gizarte taldek Herri denda ireki dute Erronda kalean. Josu Vazquezek helburuak, salgaiak, hitzaldiak eta gehiago kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Nahiz eta agintariek temeai jarraitu, AHT indarra eta distira galtzen ari da azken bolada honetan: esaterako, Euskal Y-a, egitekotan, isolatuta geratuko da urteetan; Nafarroan Iruñea-Castejon zatia baino ez dute egingo; hiriburuetako geltoki berriak ez dira hain berriak izango… Josu Larrinagak aipatutakoak eta gehiago komentatu ditu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN
Ezkerraldeko EH Bilduko zinegotziek, egoera ikusita, proposamen bat egin dute, Ezkerraldean etxerik gabekoentzako Aterpetxea eraiki dadin. Gotzon Hermosillak azaldu duenez, kanpaina hasi dute proposamena gauzatzeko. DESKARGATU HEMEN
EITB Nafarroan, Legebiltzarreko eztabaidak, Iruñerriko Autobuseetako eta Gamesako liskarrak, manifestazioa Tafallan, eta Agenda izan dira Mikel Bujandak komentatuko dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Nelson Mandelari buruzko zenbait kanta jarri dizkigu, baita Txorian Neguan, Billy Bragg, Tom Robinson, edoTapia ere. Bigarrenean, aldiz, McGarrigle ahizpenak. DESKARGATU HEMEN1 DESKARGATU HEMEN2
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Danel Lauzirikaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
