Joxe Rojasek ekarri dizkigunak. Hasteko Tokikomeko Jardunaldiak, ekainaren 15ean burutuko dituztenak. Jarraitzeko, futbolmania.com gunea; eta bukatzeko, datorren larunbateko Euskovision jaialdia. DESKARGATU HEMEN
Ibaizabal Magazina
Ibaizabal magazinean aktualitateko gai ugari jorratzen dira, munduko eta, batez ere, Bilboaldeko kontuak: elkarrizketak, albisteak, solasaldiak eta erreportajeak.
Ekainaren 28an Eibarren hasiko direnak. Gaurkoan, ikastaroen helburuak, ekonomia, zailtasunak, matrikula – epeak eta gehiago kontatu digu Idoia Torregarai UEUko Komunikazio arduradunak. DESKARGATU HEMEN
Euskal presoen inguruko unibertsoari buruzko dokumentala bost zuzendariren lana izaten ari da. “Itsasoaren alaba” eta “Sagarren denbora” egin ondoren, gure historiaren zati hori ari dira gauzatzen, Txaber Larreategi zuzendariak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Ulibarri euskaltegiaren Danel Lauzirikaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Tafallan edo Tuteran jartzea nahi ez zutenek, Sakanako herri horretan jarri nahi dute. Udalen eta jendearen erantzuna, Enekok kontatu digunez, ezezko borobila da, baina inposizoa gauza daitekenaren beldur dira Nafarroako bailara horretan. DESKARGATU HEMEN
Kepa Enbeita, “sutearo”ko kudeatzailearekin egon gara eta baserrietako kalteei erantzuteko elkar laguntza erakundea dela azaldu digu; historia, bilakaera, egungo egoera, dituen berezitasunak… Gurea den eta gure ondoan dagoen mundu oso baten ikurra, nahiz eta hiriburuan gutxi ezagutzen dugun DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan da. DESKARGATU HEMEN
Iosu Larrinaga soziologo eta EHUko irakaslearekin egon gara; tantaka baina etengabe inposatzen ari zaizkigun murrizketen eraginez eta ondorioz mintzatu zaigu eta baita sindikatoek zein bestelako kolektiboek proposatutako protestaldiei buruz. Lozorroan ote gaude edota oraindk ez da berandu mugitzeko? DESKARGATU HEMEN
Deustuko Erriberan eraiki nahi dituzten 5.000 etxebizitzak hornitzeko ziklo konbinatuko zentral bat eraiki nahi zuen Bilboko udalak. Krisia dela kausa, momentuz ez dute egingo, baina aferak soka luzea izan dezake Xabier Abianek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan Igor Elordui AEKren Bizkaiko prentsa arduradunak erantzun dio galderari. DESKARGATU HEMEN
