Internet gero eta arrakastatsuagoak dira sare sozialak. Musikaren inguruan ere sekulako sareak antolatu dira. Guk gaurkoan myspace guneak aztertu ditugu. Euskal musikariek zelan erabiltzen duten, zenbat gune eta lagun dauden, eta bertako musika entzun dugu, ia saio osoan zehar. Albisteak 2.0 asteko albiste teknologikoen errepasoa. Musika librearen tartea gero. […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Beti da pozgarria Interneten irrati bat gehiago dagoela jakitea, are gehiago gertukoa bada. Laudiotik Uhinak irrati libreak Interneterako jauzia eman du aste honetan, eta bertako partaide den Mikelekin izan gara berbetan. Albisteak 2.0 atalean albiste teknologikoak landu ditugu, eta arreta berezia jarri diogu bazkaria 2.0 ekimenari. Bukatu […]

    Saioa deskargatu HEMEN. 69 jarrera bat da, postura bat, zenbaki bat, amets bat, desio bat. Guk gure 69. saioa egin dugu, eta sexua izan dugu hizpide. Sexua ahotan. Gaztetxuloko Alberto Irazu elkarrizketatu eta poemak irakurri ditugu. Sexua pornografia blogetan, euskararen koñotazio sexualak entzun… entzun. Musika ere sex sexua eta […]

    Saioa deskargatzeko HEMEN. Sustatu sortu zela 5 urte betetzen diren honetan, ospakizun ekitaldiaren berri izateko Luistxo Fernandez elkarrizketatu dugu, 5 urteotako errepaso bat eginez. Horrez gain, ekitaldiko xehetasunak aurreratu dizkigu Albisteak 2.0: Astero bezala, Interneteko albisteak izan ditugu hizpide. Bildu.net agregatzailean irratiacom etiketarekin batuta daude. Musika librearen tartean Magnatune.com […]

    Xabi Erkizia eta Tusüri Saioa deskargatzeko HEMEN. Uncommonsounds.org gunea bisitatu eta nazioarteko ekimena topatuko duzu. 2.0 bertsioa du gorain, irrati, blog, artxibo, albiste eta soinuekin. Ez ohiko soinuak dira, musika esperimentala. Eta horretarako bi artista gurean, Xabi Erkizia eta Oier Iruretagoiena Tusüri. Iragan asteburuko jardunaldiak Artelekun, eta musika esperimentala […]

Radiokultura.com-ek urtea bete du eta webgune berria bisitatuz hasi dugu saioa. Juanba Berasategi zinemagilea elkarrizketatu dugu gero. Oso tipo interesgarria. Elkarrizketa mamitsua. Albisteak 2.0: Interneteko aktualitatea aipagai. Marrapuntu.org, wikipediako 15.000 artikuluak, Gorka Moskutik edota beste albiste batzuk. Ostean Netlacheko egitaraua hartu dugu hizpide. Interesgarria oso. Saioa deskargatzeko egin KLIK. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom061114.mp3

    Saioa entzuteko: HEMEN. Brad Will Indymediako aktibista omenduz saio berezia egin dugu irratia.com emankizunean. Oaxacako egoeraren berri eman, eta Bilbon bertan Guggenheim museoaren aurrean egin den kontzentrazioarekin bat egin dugu, zuzenean. Mexiko, Indymedia, Oaxaca izan ditugu hizpide zelan ez. Ostean, eta albisteen aurretik Xiberoko Botza irratiarekin ere izan gara, […]