Saioa deskargatzeko HEMEN. Talka tour 07 hasi ostean, eta Mexiko, Venezuela eta Kubara joan aurretik, gurean izan da Fermin Muguruza. Astelehenean abiatuta, bidaitxartela eskuan duela gure mikrofonoetan izan da bidai musikalaren berri emanez. Tokian tokiko egoeraren lekuko izango da Muguruza, eta itzultzerakoan berriz ere gurekin elkartzekotan da. Kubara jo dugu […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Egoitz Goikoetxea Kingston Hiriko esataria web posizionamenduan aditua da. Ageri enpresako sortzaile euskal seo bloga ere martxan du. Egun baina, Madrilen ari da lanean. Han harrapatu eta bilatzaileetako emaitzak zelan hobeto azaldu digu. Reggae musika entzun dugu gaur, Euskal Herrian klasikoak diren doinuen bertsio orijinalak. Fermin Muguruzaren […]

Saioa deskargatzeko HEMEN: irratia.com honetako Jabi Zabala Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik itzuli da. Eta Sahara hartu dugu hizpide. Antolaketa territoriala, hezkuntza, irratia, teknologia berria. Gaia sakon aztertu eta hurbiltasunez landu dugu. Fermin Muguruzaren Talka Tour 07 aipatu, eta ingurunemobil.net ekimeneko antolatzaileekin izan gara. Mobilmetraia lehiaketa bat da. Albisteak 2.0 atalean berriz, […]

Saioa deskargatu HEMEN: Aspaldi jarraitzen genuen Karrajua bloga. Baina Korrikaren giro honetan, euskaltegitik atera dugu Benito Fiz sortzailea. Andoni Tolosa ere gurekin izan da. Korrika, euskaltegiak, web 2.0 eta euskararen irakaskuntza… zer ez dugun hizpide izan. Saio berezia izan da, une berezi batean. Korrika Euskal Herri osotik ari den bitartean, […]

Saioa deskargatzeko HEMEN: Irak inbaditzen hasi zirela lau urte dira. Gaur bezalako egun baten. 2003ko martxoan. Hilabete lehenago Egunkaria itxi ziguten, eta itsasoa beltzez jantzi zuten, agintari berdinek. Orduko errepasoa egin dugu, garaiko testuak eta iragarpenak gurera ekarrita. Gogoeta eginez. Irak, nazioarteko egoera, Internet eta G8 gailurra gero. Denak izan […]

1

Saioa DESKARGATU. Josu Juaristi izan da euskal komunikabideetako zuzendarien artean bloga irekitzen lehenengoa. GARA egunkaria berritu eta euskarazko GAUR8 astekaria ere sortu dute, sarea eta papera uztartu asmo dituena. Kazetaritzaz eta Interneti buruz elkarrizketa mamitsua izan dugu. Albisteak 2.0 Teknologia berriak, Internet, musika, literatura… zer ez dugun aipatu gure gaurko […]

Saioa deskargatzeko HEMEN. Japonen hasi dugu gure saioa. Lagun bat, entzule bat daukagu han. Skype bidezko elkarrizketan hango bizitzaz, mugikorren iraultzaz, blogak, flickr, youtube… izan ditugu hizpide. Gero, gure musikarien nazioarteko ibilbideetaz mintzatu gara. Berri Txarrak, Fermin Muguruza eta Makala. Zarauztarra Berlinera joango dela eta gurean izan da hizketan. Albisteak […]

    Gaurko saioan Disonancias topaketa izan dugu hizpide lehenik, asteburu honetan Donostian ekimen honek eman duenaren aurkezpena egingo baitute Tabacaleran. Ekimeneko koordinatzaile Arantxa Mendiharatek azaldu digunez, hainbat artista eta enpresa elkarlanean jarri eta sei hilabetez jardun ostean emaitzak aurkeztu eta festa egingo dute. Bestalde, Argia astekariaren edukiak Interneten egoteaz gain, […]

Gaurkoan bi elkarrizketa izan ditugu solaskide interesgarriekin. Lehena, gure estudioan bertan, Lutxo Egiarekin, Nontzeberri agerkari elektronikoko editore eta Nontzefilm zein Nontzeflash jaialdien sustatzailea, bihar eguerdian amaituko baita lehiaketa horietara, hurrenez hurren, film laburrak eta flash animazioak aurkezteko epea. Gero, Skype baliatuz, Ordizian diren hiru lagunekin egin dugu aldi bereko solasaldia. […]

Gaurkoan gai ugari aipatu ditugu gure saioan. Esaterako, Microsoft erraldoi monopolistikoak bere Windows Vista sistema eragile berria atera berri duela-eta. Ordenagailu saltzaileak gustora daude Vistarekin, Microsoften gehiegizko eskakizunak betetzen ez duten makina berri eta ahaltsu ugari berehala bazterturik geratuko direlako. Oso makina indartsua eskatzen du Vistak. Instalatu nahi izanez gero […]