IRRATIA.COM: #62, Podcasting jardunaldiak eta .eus dominioa

Saioa entzuteko: HEMEN. Podcasting jardunaldiak burutu dira asteburuan Bartzelonan. Arkaitz bertan izan da, eta hango kronika eskaini digu. Euskal Herrian podcastingak ez du arrakasta handirik izan momentuz, baina egiten den apurra ezaguna da. Entzuten da. Bigarren elkarrizketa Iratxerekin egin dugu, Burlatan egingo den Nazio Eztabaidaren harira. Bertan besteak beste .eus dominioaren gainean tailerra burutuko da.
Albisteak 2.0: Aurrerantzean albiste guztiak batuko ditugu del.icio.us kontu honetan.
Musika librearen tartea: Astero bezala Magnatune.com eta Euskal Herritik Joseba Tapia; Arestiren koplak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA: Bide ertzean, Joseba Tapia, Anje Duhalde, Espers, Lisa Germano,

az. Urr 25 , 2006
Arratsalde euritsua suertatu zaigu gaurkoa, eta aukeratu dugun musika bat dator giroarekin. Bide Ertzean taldearen “Non dira” azken diskoaren aurrerapen singela entzungo dugu, Joseba Tapiaren “Real Politik” diskoa ere gurean izango da, Anje Duhalderen “Sorminetan” azken diskoarekin batera. Atzerriko harrobitik, Espers (aurki Durangoko Plateruenean egongo direnak) ekarri dugu, euren hipismo […]

Honekin lotuak