Saioa entzuteko HEMEN. Gorka Juliorekin mintzatu gara gaur web 2.0ren inguruan, bera tren batean zebilela. Azkenaldion hainbat ekimen interesgarri bultzatu ditu Gorkak, blogari.net blogen ostatatze zerbitzua eta bloginfluence 2.0 tresna kasu. My Odeo Channel (odeo/cb6a5695f0179c62). Web 2.0ren inguruko azalpenak ematen dabil han, hor eta hemen, ikuspuntu euskaldun batetik eta gainera, […]

Aste honetan, komunikazio digitalaren inguruko albiste nagusia Youtuberen erosketa izan dugu. Googlek 1.600 milioi dolar ordainduta eskuratu du bideoak sarean eskegitzea eta nork bere webgunean txertatzea ahalbidetzen duen zerbitzu arrakastatsua. Youtubek multimedia bihurtu ditu hainbat webgune, eta batez ere, hainbat blog. Horren inguruan solastu gara Bilbo Hiriako kolaboratzaile Joxe Rojasekin, […]

1

Denboraldi berria hasi dugu guk ere. Emankizunarekin hasi dugu urria, eta gaurkoan gonbidatu berezia izan dugu: Iban Arantzabal. Goiena.net proiektua, sustatu, danbaka.com eta Euskal Herria eta Internet ekarri ditugu hizpidera. Gaurko emankizunean albiste teknologikoen atala eta musika librearen tartea estreinatu ditugu. Aurrerantzean mantenduko ditugunak. Saioa entzun dezakezu HEMENDIK eskuratuta. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/irratiacom/irratiacom061003.mp3

Ikasturteko azken saioa egin dugu lagunok, arratsaldeon. Denboraldiko saioa entzuteko aukera emankizun berezi honetan. Ikasturtea egin dugu hemen, Interneten eta irrati estudioan. Urtea Euskal Herria begira, nazioarteari so… teknologia berriak, musika, kultura eta jendartea hizpide hartuta. Munduari so, Jaizki ezagutu genuen Singapurren, eta bueltan dator, trenez bidaia izugarri interesgarri batean. […]

Iragan asteburuan Xakela gazte asanbladak Zarauzko Putzuzulo gaztetxean eginiko Software asteburu librea jardunaldiak izan ditugu hizpide gaurkoan. Kronika txiki bat egin dugu han ikusi-entzun-esandakoen inguruan (argazkiak). Bertatik emititzen duen Arraio irratia ere aipatu dugu, Interneten birsortutako irrati librea, 80ko urteetan jatorria zuena, eta berriro ere uhinetara egin du salto sarean […]

Ruso eta Andres Belmonte musikariek proiektu berria abiatu dute: la kermes. Arratsalde eguzkitsuetako solasaldi eta jaia da Kermes. Diskoa ere horrelakoa da, solasaldi bat, sakona, gogoeta bat munduari. Hizkuntza asko daude elkarrizketan: gaztelania, frantsesa, euskara… eta musika anitza. Gurean izan dira, disko berriarekin. Eta elkarrizketa koloretsua atera diegu. Musikari onak […]

Fermin Muguruza izan dugu gurean, diskoa kaleratu zuenetik hilabetea igaro denean. Aurkezpenak egin ditu lehenbizi Donostian (Euskal Herria), gero Madrilen (Espainia), Bartzelonan, Parisen eta Berlinen ere egin asmo zuen, baina aitaren heriotzak dena gelditu zuen. Orain, egin duen lehen elkarrizketa eskaini dio irratia.com emankizunari. Euskal Herria, Jamaika, musikaren panorama, egoera […]

Blogs&beers blogarien topaketa berri bat daukagu asteon. Ostiralean Larrabetzuko gaztetxean batuko gara zenbait euskal blogari. Aitzakia hori hartuta, berbetan aritu gara Sergiorekin, larrabetzuar linuxzalearekin. LarraB&Btzu izendapenarekin 3. topaketa honetarako gonbitea luzatu digu berak. Ostean, beste blogari eta musika sortzaile bat izan da gure irrati emankizunean: Oier Iruretagoiena, Tusuri. Sototik saioa […]

Montenegrok igandean bozkatu zuen independentziaren alde eta hainbat euskaldun izan dira bertan, azetari, politikari eta begiraleak, gertakizun historiko horren lekuko. Euren artean Patxi izan dugu eta Montenegrotik bertatik zuzenean egin digu egunotan ikusi eta bizi izan duenaren kontaketa. Bestalde, Luistxo Fernandez gonbidatu dugu gurekin solastera. Norbaitek euskaltzain izendatzea proposatu du […]