KIROL ESKIROL saioan gasolina usaina ere maite dugu. Gaur UNIRAID izeneko rally solidarioa ezagutu dugu Gorka Albizuren ahotan eta Dakar mundua ekarri digu Txomin Arana pilotuak. Kolaboratzaileen zuhaitza astindu eta fruta handiak heldu dira. Aerobikeko irakasle Iker Gurrutxaga eta Jon Garate; Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik Clara Villalantek urtarrilean Valentzian […]

Antzerkia izan dugu mintzagai Alain Lersundi aktorearekin, izan ere, ostegunean Lautan Hiru antzerki jaialdia abiatuko da Zazpi Kaleetan, hilabetez hainbat antzezlan eskainiko dira ostegunetan, alde zaharreko hainbat espaziotan, antolatzaileekin berba egin ostean Lersundi gonbidatu dugu, ostegunean jaialdian Nire zigilua pieza eskainiko baitu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/230131_piper_lautanhiru.mp3 Deskargatu hemen.

Delorean auto partikularrean iraganerako bidea egin dugu eta 2022ko azaroaren 30ean, Bilbo bisitatu. Kafe Antzokian izan zen Ez Da Kasualitatea bertso-jaialdia ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean. Idoia Anzorandia gai-jartzaile lanetan eta kantuan laukotea: Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Nerea Ibartzabal eta Irune Basagoiti Señorek hartutako saio betea dugu gaurkoan; izan ere, Kafe […]

Kirol Eskirol saioan BOLEIBOLean aritu gara gaurkoan: Galdakao Boleibol Taldearen 50. urteurrena ospatu dugu Jon Kortxorekin batera (jokalari, entrenatzaile, eragile…) eta Hernani bisitatu. Bertan Eusebio Lizarazu aurkitu dugu HARTUBOL ekimenean murgilduta, eta kontatu dizkigu egokitutako kirol horren magia handiak. Kolaboratzaile sare handia astindu eta Euskal Herriko Kirolarien Markak atalean Ainara […]

PNVk kudeatutako erregimen neoliberalaren zutabea den euskal oasiaren mitoari heldu dio Hordago egunkariak. Se urte dira El Salto Eukal Herriko edizioa argitaratzen duena 69. zenbakian, Ahoztar Zelaieta Kazetariak aldizkarira ekarpena egin du. Askotarikoak dira Zelaietak salatutako euskal ustelkeriaren kasuak: Aldundi eta Udalen egituraketa instituzionalean sorturiko inpunitatea, tresna judizialen gabezia edo […]

Pabellón 6 aretoan ostiralean estrenaldia izango da Komeria Madarikatua antzezlana estrenatuko baitute. Antzezlana Tomas Afan egile sarituaren “Triptico Infernal” testuaren egokitzapena da eta testuaren euskarazko bertsioa Idoia Barrondok egin du. Estreinaldia euskaraz izango da, urtarrilaren 27an . Afanen testua gizartean sortzen diren gatazkei buruzko hausnarketa bat da. Izan ere, lurtarrak […]

Jack Broadbent-en musika ekarri dugu lehen minutuetarako. Rock-blues egile honek Ride izeneko diskoa kaleratu du berriki eta bertan pertsonalitate handiko konposizioak bildu ditu. Oso disko energetikoa. PJ Harvey konpilazio batekin dator, B aldeak eta bitxikeriak izeneko diskoa kaleratu eta bertan, izenak berak adierazten duenez, material bitxi samarra bildu du bertan, […]