MUSIBLA #196: Black Midi, Leal Neale, Rozi Plain, The Orielles, Eraul, Ibil Bedi, Velvet Negroni

Hellfire izena du Black Midi bandaren azken grabazioa. Beti bezala, erritmo zurrunbilotsuak eta imajinatiboak. Oso gustuko dugu talde hau euren hasierako singeletik hona. Dezentetan egon da gurean, eta orain, berriz ere eskaintzen digute aitzaki ederra euren musikarekin disfrutatzeko. Virginiatik datorkigu hurrengo gonbidatua. Leal Neale musikari amerikarrak bere azken kutizia ekarri digu, Star Eater’s Delight izeneko grabazioa, alegia. Hirugarren grabazio luze honetan, gure belarrietan beti bezain sakon atzematen dugu. Rozi Plain musikari britaniarra dator hurrena. Prize da bere azken grabazioaren izena eta testura desberdinak ekartzen ditu bere abestietara, paisajistikoa une askotan. The Orielles taldea ere britaniarrak dira. Euren azken diskoan hirukote gisa aritu dira berriz eta ametsezko paisaia deliranteak gorpuztu dituzte diskoan. Sintetizadoreen nahasmen lirikoan oinarritzen dira. Gitarrak urrun, ia beti. Tableau du izena proposamen honek. Hurbildu eta ez zaizu damutuko. Eraul proiektuari ere lekua egin nahi diogu gurean. Atsedenaldi luze baten ondoren, Bat izeneko diskoa kaleratzekotan da Asier Beramendik proiektu honen babesean. Gaur, kaleratuko duen disko horretako lehen singlea ekarri dugu. Ederra eta zabala. Segidan Ibil Bedi talde nafarrak ekarriko digu euren pop garbia, folk ukitu batzuk ere badituena, batzuetan Espers taldearen oihartzun urrunak ernatzen dizkigute abesti batzuek. Goldea du izena diskoak, izen lurtarra, euriaren ostean altxatzen den lur bustiaren lurrin berbera ekarriko dizute. Eta bukatzeko Velvet Negroni artistaren Bulli diskoa. Bere bizitzaren une kaotiko batean sortuta, drogak, delinkuentzia eta piromania, Bulli diskoak estres horren ispilu da, baina era berean pop distiratsu bat sumatzen da azaleko larru zaildu horren azpian.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Maiatzaren 28an egingo diren hauteskundeetan, 358 hauteskunde-mahai eta 48 hautesleku

ar. Mai 2 , 2023
Maiatzaren 28an izango dira udal eta foru hauteskundeak eta gaur goizean Bilboko Udalak Ezohiko Udalbatzarra egin du. Hilabete honen amaieran izango diren hauteskundeetan, Bilboko udalak aditzera eman duenez, 358 haustekunde-mahai eta 48 hautesleku izango dira. Guztiara, ia 268,000 bilbotarri egin die dei udalak 28an botoa ematera. Botoa non eman behar […]

Honekin lotuak