Ahozko sorkuntzan diharduten 15 eta 22 urte arteko Euskal Herriko gazteak biltzea, horien arteko harreman sareak bultzatzea eta esperimentaziorako espazioa sortzea da Ahots Baten sormen egonaldien helburua. Zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta oraingo honetan Amaiurko aterpea hautatu dute egonaldiak gauzatzeko. Bertan, bertsoan, antzerkian, kantagintzan eta literaturan murgilduko dira parte-hartzaileak, […]
Nabarmenduak
Udazkena estreinaldiz betea dator. Horietako bat izan dugu hizpide, ‘Zerozertan dabil baina ez daki zertan’ sormen berria aurrestreinatuko dute Urriaren 13an BAD jaialdiaren barruan La fundición aretoan. Maite Aizpurua eta Oier Guillan Metrokuadroko kideak izan dira gurean. Galderaz betetako ikuskizuna dakarte ’Zergatik dira familiak hain inportanteak’. Familia abiapuntu hartuta Etxe […]
Adrian Perez musikariak “curriculum” luzea dauka. Hasi Mogollon talde punkarekin eta jarraitu Mal de Ojo edo Haragi Gordina taldeekin. Beti berezi, beti oso berea den bide oparoa betetzen. Orain bere izenarekin ateratzen du disko guztiz interesgarria ekarri digu: Lasai Ederrean. Modu horretan disfrutatzeko diskoa, saio honetan gustura aletuko duguna. Pertsonalitate […]
Joe Strummerrek (benetako izena John Graham Mellor, 1952an Ankaran jaioa) 50 urte zituen hil zenean. 2002ko abenduaren 22an zendu zen, bihotzekoak jota. 1976an sortutako eta 1986an desegindako The Clash taldearen eragilea izan zen. Taldea desagertu ostean, eta 1999 bitartean denetarik egin zuen eta, urte hartan Mescaleros taldea sortu zuen eta […]
Bueltan dator Hertzainak taldea. Gaur iragarri dute BECen eta Gasteizen joko dituzte azken bi kontzertuak, abenduaren 16an Barakaldon eta urtarrilean Gasteizen, urtarrilean izango da baina ez dute zehaztu eguna eta lekua baina gertuko lekua izango dela iragarri dute. Josu Zabala eta Luis Javier Saiz Txanpi batu zaizkigu irratira. Bueltaren […]
Bi hilabete baino gutxiago gelditzen dira Euskaraldia abian jartzeko, eta gaurtik aurrera izango dute herritarrek ariketan izena emateko aukera. Izen-ematearen abiatzea ospatzeko aurkezpena egin zuten atzo Bilboko Kafe Antzokian, herrietako batzordeetako kideak, entitateetako arduradunak, euskalgintzako eta gizarte alorreko kideak eta erakundeetako ordezkariak batu ziren. Gaurtik aurrera, beraz, belarriprest eta ahobizi […]
Ostegunean Kafe Antzokian Esanezin taldea izango dugu zuzenean, aurreko urtean argitarutako ”Aireratzen” diskoa zuzenena gozatzeko aukera izango dugu. Esanezin Ianire Aranzaberen bakarkako proiektua da. Gaur gurera batu zaigu. Popa oinarri duten 7 abesti intimoz osatutako bilduma da argitaratu ostean orain dabil taldean kantuak aurkezten. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220928_ianire_esanezin.mp3 Deskargatu hemen.
Eskola Elikadura Osasungarri eta Jasangarriari buruzko II. Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira Bilboko Bizkaia Aretoan urriaren 3tik 5era bitarte, Bidezko Elikadura eta EHIGE elkarteek antolatuta. Hainbat arlo jorratuko dira bertan, hala nola instituzioen, lehen sektorearen edo hezkuntza komunitatearen zeregina. Eskola Elikadura Osasungarri eta Iraunkorrari buruzko II. Nazioarteko Jardunaldiak egingo dira urrian […]
Saio honetan ere, azkeneko hilabeteotan joan zaizkigun maisu zenbaitekin jarraituko dugu. Lehenengoa William Poogie Hart izan behar da. Iragan uztailaren 14an hil zen, Philadelphian, ebakuntza baten ondorioz. Willie Hartek ikaragarrizko falsetto-a egiten zuen ahotsarekin, eta hiri bereko The Delfonics hirukotearen abeslari nagusia izan zen. Kantu ahaztezin bi entzun ditugu, biak […]
Portugaleten izango dira, irailaren 30ean eta urriaren 1ean eta 2an. Aldaketak eragiteko tresna berrien beharraz gogoeta egingo dute.Ekotopaketak Azken krisia, gure garaia! Leloa izango dute, hilabete honetan zehar Euskal Herriko hainbat tokitan aurkezpenak egin dituzte, gaurkoan Ekotopaketen programa ezagutzeko Alaitz batu zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220923_ekotopaketak_alaitz.mp3 Deskargatu hemen.
