Biziz Bizi Elkarteak, San Inazio Ikastetxearekin eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioarekin batera, Gehry Zubiaren eta Elorrietaren artean bizikleta irtenbide bat lortzeko txirrindula kate bat egitera deitu ditu herritarrak, maiatzaren 17an, asteazkenean, 18:30etatik 19:30etara. Zarandoa eta Gehry zubiaren arteko ibaiertzeko ibilbidean dagoen lotura ezagatik beren desadostasuna adierazi nahi dute antolatzaileek. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230515_Txirrindula%20katea.mp3 […]

Beste KIROL ESKIROL saio bat dugu airean, Bilbo Hiria irratian. Gaurkoan Surf munduan aritu gara, olatuen aparretan, kresala lagun, hiruko santuarekin: SurfEROen arima-lapurtzaile Jon Aspuru argazkilaria ; Aritz Orio surf kanpinetako monitorea eta Enara Zabala gazte surflari handia. Iker Gurrutxaga Aerobik irakaslea (gaurkoan singularrean), Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik Oihana […]

Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko», eta dagoeneko martxan jarri du inoiz egin den ikurrin erraldoiena sortzeko finantzaketa kolektiboa. Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta Gasteiz, Donostia, eta Baiona daude haren ibilbidean. Josu Etxaburu […]

Gaur aurkeztu dute Esukaozenoa , Euskozenoa kultura astintzera datorren plataforma independentea da, eta euskal nortasunen adierazpen libreak azaleratzea du helburu. Hainbat “artefaktu” erabiliz gizarteratzen du helburu. Ana izan dugu gurean Euskozenoaren nondik norakoak azaltzen. Hurrengo gorpuzteen artean, SOS Arrazakeria eta Dèjavú antzerki taldeak sortutako antzezlana edota Amaia Lejarreta artistaren eta […]

Piszifaktoria ideien laborategiak “Asfaltoaren azpian, euria”  kale ikuskizuna aurkeztuko dute ostiralean Arrigorriagan. Mikel Ayllon gurekin izan da. Ibilbide dramatiko bat proposatzen digute oraingoan, 30 urte konfinatuta egon ostean lehenengoz kalera ateratzen gara; Nora joko genuke? Nola ikusiko genuke 30 urtez utzik egon diren plaza eta kaleak? Espazio publikoaren inguruko hausnarketa […]