Ordizian egingo du, hilaren 4an. Topaguneak antolatuta, tokiko euskal elkarteen laguntzarekin, aurten 29 emanaldi izango dira datozen hilabeteetan, 8 filmarekin saio bakoitzean, Arrate Illarok azaldu duenez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150302solasarrateilaro.mp3 Deskargatu hemen
Entzungai (podcast)
Atal honetan biltzen ditugu mp3 audio artxibo baterako lotura duten albisteak.
Atzerritarrek gure herriaz egindako hainbat pelikula ikusgai izango dira gaurtik aurrera EHUko Bizkaia aretoan. Horiekin batera, egun bakoitzean, asteazkenera arte, hitzaldi bat prestatu dute, Josu Martinez zine zuzendariak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150302solasjosumartinez.mp3 Deskargatu hemen
Barakaldoko udalarena izanik, azkenean EAJri saldu diote, egoera erregulatzeko asmoarekin. Ondo baina horretan zenbait puntu ilun daude, prezioarena esaterako, oso baxua izan delako Gotzon Hermosillak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150302solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean “Udalerri euskaldunak epaitegietan”. Pertsonaia PSNko Ainhoa Aznarez da, eta Erdiko Kaieran Guggenheim museoaren akordioa dago. Bukatzeko, Unai Brea erredaktoreak bi elkarrizketa komentatu ditu: Val di Susako Erri de Lucari, eta Joxe Manuel Odriozolari egindakoak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150227solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
“Hau Pitxu, hau!!” oihuak entzuteko aukera aurkeztu digute gaurkoan Agus, Apolo, Iosu eta Agurtzanek, Altzürükün jokatuko den Maskaradara joateko gomitea eginez; baina ez hori bakarrik: ezagutzen duzue Leizarrate edo San Adrian tunelaren ingurua?, ba al dakizue orburuak nola prestatzen diren?, entzun duzue Anger taldearen “Sute perfektua” diska? Guzti hori Mieltxoren […]
Gaur inauguratuko dute Guggenheim museoan. Niki de Saint Phalle artista feministaren erakusketa. Bertan 200 artelan baino gehiago dira: argazkiak, eskulturak, margolanak, zinea… Zeharo gomendagarria Alvaro Hilarioren ustez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150227solasalvarohilario.mp3 Deskargatu hemen
Otsaileko bigarren denboraleak, besteak beste uholdeak ekarri ditu EHko hainbat txokotara: Nafarroa Garaiko kasuan, larrienak Ebro ibaiak sortu ditu. Horrez gain, Mikel Bujandak “Oinarrizko errenta, eta Bake soziala diruz lagunduta”, “Osasuna, eta CAN”, eta Gerezipot Ihauteriak komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150227solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Bi atal ditu gaurko saioak; lehenean, Neke Politikoa talde bizkaitar gazteari elakrrizketa; bigarrenean, Haizea folk- talde mitikoa gogoratuko dugu. Egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/150226artajorranhaizeanekea.mp3 Deskargatu hemen
…oheratu aurretik leihora agertzen denean? Zergatik gorri dakizkioke masailak? Zer dakar kuadrillako guapoena izateak? Jarri ditugu inoiz geure buruak horrelako egoera batean? Erantzunak, Lizarran, Lakuntzan edota Aramaion jokatutako Nafarroa zein Arabako Txapelketetako saioetatik datozkigu. Goza dezagun bada, Erlantz, Iosu eta Apolorekin batera POTTO emanaldiak eskaintzen digun aukera ederrarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150225potto.mp3 Deskargatu […]
Azken egunotan Latinoamerikako bi herrialdetan izandako esperientziak abiapuntutzat hartu ditu gaur Fakun Aznarezek. Venezuela eta Argentina dira herrialde horiek eta mundu honetan borroka mota asko daudela frogatzen dute biek bizitako egoerek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150226solasfakun.mp3 Deskargatu hemen
